Joan den larrazkenean landatu ginuen ogia Marienia-ko lurretan, produktu kimikoekin pozoinatua izan da.
Mezua argi da : diruz ezin aseak diren jende abantailatsu bakar batzuen apetituaren satifatzeko, gaixtagileek kulturen eta lurraren destruitzeko eta pozoinatzeko deretxoa hartu dute.
Gu, laborariak eta herritarrak, bakarrik promotore eta aberatser baliatuko duen zentzurik gabeko betunizatze horren kontra xutitzen gira, laboral balore handia duen eta elikatzeko poderea duen lurra defendiatzeko. Bizitegi proiektuaren ekarleen diskurtsoa faltsua da, opzio alternatibatsuak ukatuz. Kanbon bizitzeko deretxoa eta lekuko elikadura sanoaren irispidea ez dira oposatzen. Interes berezietan eta laboral lurra urbanizatzeko tematuz, herritar guzien ongiaren kontra doa.
Jakinez Marieniako dozierra oraindik justiziaren eskuetan dela, jakinez ogia hau ereina izan dela legalki alokatze kontratuan den lur batean, bandalismo hunek betunizatzearen alde diren aktoreen egiazko aurpegia agertzen du. Interes orokarra eta sozietatearen bizitzak guti importatzen zaie, bakarrik jende kopuru ttipi baten diru interesek dute kondatzen.
Aste huntan, ardiak bazkatzera ekarri behar ziren ogi eremuan horretan. Zorionez, berantagatik laborariak ez zituen oraindik ezarri, bestenaz ardiak pozoindatuko ziren!
Egitate hau, ofentsiba bortitz bat da, bai laborari ofizioaren kontra, bai herritarrentzat lekuko mozkinekin sanoki elikatzeko deretxoaren kontra eta bai biodibertsitatearen kontra. Gertakari hunek, itsuski markatzen du kalitatezko eta lekuko laborantxaren eraso bat bezala. Badakigularik Duplomb II legeak toxikoak diren produktuak berriz sarrarazteko xedea duela eta Europar Batasunak merkataritza libroko akordioak izenpetzen dituela, gure elikaduraren deslokalizatzearen da emaitza bakarra.
Ez dugu utziko : destriutzen dute, ereiten dugu. Marienia ez hunki!
ELB – Lurzaindia – Ostia – Le Cade – Nahi dugun herria
