Marienia : elkarretaratzea,
abenduaren 7an, larunbata
(8:30tan Baionako Arte Hiria)
Hautetsiak, baduzue zer egin !
Marieniaren proiektuaren aurkakoek hautetsiei zuzendutako ekimen berri bat jarri dute martxan ; horietako askok baiezko erantzuna eman diote. Bordaleko Apelazio Auzitegiak Kanboko PLUri buruz oposizioen eskaera ukatu zuenetik, hautetsien esku da berriz ere. Alabaina, abokatuak haien izenean erabiltzen dituen argudioak aski neurrigabekoak dira ("Marienia ez da inola ere laborantzarako ustiatua, bertan ez da bazka-baliabiderik , ez eta ardirik bertan bazkatzen duenik") epaiketa hori galdekatua izan dadin. Beraz, hautetsi multzo batek eskatu du abenduaren 7ko Elkargoko Kontseiluaren gai zerrendan Marieniari buruzko eztabaida bat sar dadin. Eztabaida hau, Elkargoko hautetsiek laborantzako lurrak babesteko beharrari buruz hartu erabaki batzuen ildotik doa (Kanboko hirigintza plana/PLUa bozkatua izan zen aitzineko agintaldian). Adibidez, Itsasuko PLUren 2023ko bozka aipa daiteke ; Itsasu Marieniako ordokia luzatzen den herria da eta betonizatuak izanen liratekeen lursailak ondoan ditu: hautetsiek "laborantza aktibitaterako beharrezkoa den eremu" gisa sailkatu dute. Marieniarekin jokoan denak Kanboko mugak gainditzen ditu. Ereduzko kasu honek lurren gaineko presioaren gaia pausatzen du, lur elikatzailearen zaintzearena, irizpide kualitatiboak sartzeko beharrarena eraikiak izan litezkeen eremuak finkatzeko, hutsik diren eraikinen zaharberritzeari lehentasuna ematearena, Kanbon hain ugariak direnak... Galdekatzea urrunago doa, halaber, nola hautetsiek beren erabakietan kontuan hartu nahi duten profesionalen eta elkarteen iritzia (oroit dezagun prefetura, 64ko Laborantza Ganbera, Ezpeletako Bipera Sindikatua, ELB sindikatua, ELB Gazte, FDSEA64, Laborari Gazteak 64, Xapata ekoizleen elkartea, Lurzaindia elkartea, laborari eta laborantza munduarekin lotuak diren egitura horiek guziak mobilizatu edo adierazi direla Marieniako ordokiaren potentziala eta babestearen garrantzia baieztatzeko). Inork ez du espero behar errepresioarekin bukatuko denik Marieniari buruzko gatazka. Alta, txostenaren alderdi bat da galdekatu behar dena: *Bouyguesek, proiektuaren maketaren gainean sinbolikoki lurra bota zuten Ostiako militanteen epaiketaren aurka egin du (auzitegiak legez kanpokotzat jo zuen proiektua!) diru kopuru handiak eskatuz (44.000 euro), lehen auzialdian egin zituen eskaerei 20.000 euro gehituz. *Goizaldean etxean egin atxiloketek, eskuburdinak, auzapeza ustekabetarik erori den Kanboko Herriko Etxean parte hartu duten pertsonak atxilotzeko ordena-indarrak modu terroristan hedatzeak - nahiz eta auzapezak zintzoki erran zuen ez zela erasorik izan - ez dute laguntzen eztabaida jokoan denaren heinean ezartzeko. Orain hautetsiek nahi dituzte tentsio horiek baretu, konponbideak bilatu; animatu egin behar dira. Ez da berantegi bide berri hau irekitzeko, eta sekulako esperantza bada. Beraz hautetsiak sostengatzeko elkarretaratzea deitzen dugu eztabaida izan behar litzatekeen Elkargoko kontseiluaren kari, 2024ko abenduaren 7an, 8:30tan, Baionako Arte, Hiriaren aitzinean. CADE, ELB, ELB Gazte, Lurzaindia, Nahi Dugun Herria, OSTIA sarea |