Estatu Kontseiluak, 2024ko irailaren 17ko erabaki baten bidez, bukera eman dio Lurzaindiak Domintxineako biztanleen elkartearekin batera Arbonako herriko etxearen kontra daraman 7 urteko borrokari :

Euskal Hirigune Elkargoak 2023ko abenduan aurkeztutako kasazio-errekurtsoa ez onartua izanak, auzia hetsi eta arrazoin ematen dio LURZAINDIAri; hau da, Arbonako herriko etxeak laborantxako lur sailkatua den Etxeta lursailan onartutako eraikuntza eta egokitze agindu guziak baliogabetuak direla.

Gertaeren oroitarazteko, 2017ko ekainean, Arbonako Herriko Kontseiluak hartu erabaki baten bidez, herriak, 2013ko Hirigintza planan (PLU) laborantzako-eremuan sailkatua den 14 871 m2-ko lurzati bat erosten du 550 000 €-tan, 8 lekuko herriko lotizamendu bat sortzeko xedearekin.

2017ko agorrilean, auzapezaren erabaki baten bidez, lurzati honen gainean Antolatzeko Baimena emana izan zen herriari.

Lurzaindia elkarteak eta herritar batzuek, Antolatzeko Baimena horren ezeztatze eskaera bat egiten zuten 2017ko urrian, Auzitegi Administratiboan. Obrak hasiak zirenez, hauek geldiarazteko prozedura bat gehitua izanen zen.

2018ko apirilaren 10eko ordenantzaren bidez, Paueko Auzitegi Administratiboko epaileak Antolatzeko Baimenaren gauzatzearen gibelatzea eman zuen, legearen aldetik duda serios bat zelako. Herriak Estatuko Kontseiluari pausatu hel egitea ez zen onartua izan (2018ko agorrilaren 20ko ordenantza).

Ondotik, Arbonako Hirigintza planaren berrikusketakari (Euskal Hirigune Elkargoak 2019ko uztailaren 20an onartu zuena), Arbonako herriak lurzati hau UC eremuan sailkatu zuen.

Eta auzapezaren erabaki baten bidez, lotizamendua Antolatzeko Baimen berri bat (10 lekukoa) emana izan zen Arbonako herriari.

Lurzaindia elkarteak eta Domintxeneako biztanleen elkarteak eskaera berri bat pausatzen dute Antolatzeko Baimena berria eta EHEak PLU berria onartzen zuen erabakia ezeztatzeko.

2021eko martxoaren 10ean, Paueko Auzitegi Administratiboak otsailaren 23ko 5 jujamenduen berri eman du : 2 Antolatzeko Baimenak et 2 Eraikitzeko Baimenak ezeztatzen ditu 2019ko uztaileko PLU-ko UC eremuan den Etxeta lurzatiarentzat.

2021eko ekainaren 14 eta 15eko ordenantzen bidez, Paueko Administrazio Auzitegiko apelazio-epaileak erabaki zuen auzapezak emandako beste bi eraikuntza-baimen geldiaraztea, haien legezkotasunari buruzko zalantzak zirela eta.

Herriak pausatu kasazio-errekurtsoak ez dira onartuak izan Estatu Kontseiluan (2021eko abenduaren 30eko Agindua).

2022ko ekainaren 30ean, 10 erabakiren bidez, Arbonako auzapezak emandako 10 eraikuntza-baimenak baliogabetuak ziren.

2023ko urriaren 3an, Bordaleko Administrazio Auzitegiko dei gorteak gibelera bota zuen Euskal Hirigune elkargoaren helegitea Paueko Administrazio Auzitegiaren erabakiari, hau da 2019ko uztailean Etxetako lurra UC eremuan sailkatzen duen PLUa baliogabetzea.

Gaur egun, Euskal Hirigune Elkargoaren helegitea da beraz ez onartua, eta, halere, epai guzi horiek kondutan hartu gabe, etxe multzoaren antolaketa eta eraikuntza lanak segitu dira inpunitate osoz. Laborantxako lurra, beste behin, sakrifikatua izan da.

LURZAINDIAk, Euskal Hirigune Elkargoko hautetsiei, suprefetari eta prefetari eskatzen die, gauza epaituaren autoritate ukatze horren aurrean beren asmoa adieraz dezatela.

Kasu honetan, Lurzaindiak legez jokatu du; Arbonako auzapezak berriz, Euskal Hirigunearekin batera , legea eta erabaki judizial ainitzak ez dituelarik errespetatu. Justizia bermatu behar duten hautetsiek justizia ez betetzea, eta Estatuak gauza epaitua ez aplikatzea, frogatuak eta barkaezinak dira !

1Deliberoa loturik

2eta, beraz, EHE, hirigintza eskumena duena

Tags:

Ohar bat egin