ELB eta Lurzaindiak biziki begi onez ikusten dute Azkarateko herria eta Ainciburu familiaren arteko akordioa.

Gure ustez gertakari biziki larria gerta zitekeen joan den maiatzaren 12an, Azkarateko bi etxe eta 31 hektara lur inkanteetan harrapaka erosiko zituztelako espekulatzailek batzuk. Beharrik Lurzaindia, ELB eta Azkarateko eta nun nahiko herritar ainitz mobilizatu ziren egun hartan ta denen ausardia eta kuraiari esker inkanteak trabatu ziren eta gibelatu behar izan zituen epaileak. Hain segur nehokek sinesten ez zuen emaitza ardietsi ginuen egun hortan borroka kolektiboari esker !

Geroztik herriko etxea eta familiaren arteko harremanek denendako zuzenago den aterabidea aurkitu dute, SAFER eta EPFL egituren laguntzarekin.

Herriak hainbeste faltan dituen etxebizitzak egiten ahalko ditu eta 31 hektara laborarien esku geldituko dira.

Gertakari hunek aldi bat gehiago erakutsi dauku bide zuzenean girela eta arrazoin ginuela zuzengabekeriaren aintzinean altzatzea.

ELBk bere 40 urteak ospatuko ditu irailaren 10ean eta afera hunek aldi bat gehiago erakusten dauku zoin beharrezkoa den.

Aldi huntan ere elkartasunez, borrokatuz, bi etxe eta laborantxako lurrak zaindu ditugu. Milesker mobilizatu diren guzieri.

Tags:

Ohar bat egin