Lurzaindiak 29 944 € balioko 4 ha62a erosten ditu egun, Donibane Lohitzuneko Sopitenean

Hastapenean, bizitzeko etxea eta lurrak saltzekoak ziren, laborari ez den pertsona bati. SAFER-aren laguntza galdegin du Lurzaindiak lur horien laborantza bokazioa atxikitzeko.

SAFER-ak lurrak azkenean berreskuratu dituelarik, Lurzaindiaren hautagaitza atxiki du.

Erosketa honeri esker, Lurzaindiak Martin Lemair-ren proiektua sostengatzen du, garagarnogile eta mahastizain gisa.

Garagarnotegi bat ideki ondoan, Martinek laborantzan plantatu nahi du eta etxaldeko garagarnoa eta arnoa ekoiztu, laborantza biologikoan.

Lurraren gaineko presioa azkarra da Euskal kostaldean. Emaitza baikorra da. Lurzaindia, gune hortan bereziki lurren laborantzarako erabilpena segurtatzen kausitzeaz pozten da, laborantza herrikoiaren zerbitzuko. Alabaina, eremu hortan laborantza biziki ahuldua da. Zuk ere, laborantza lurren begiratzea sostenga ezazu Euskal kostaldean, proiektu konkretu baten bitartez !

Tags:

Ohar bat egin