Herritarek bizi leku bat atxemaiteko dituzten nekeziak entzuten ditugu eta iduritzen zauku podere publikoek eta kolektibitateek gai hau gehiago landu behar luketela, batez ere artifizializazio handia sistematikoki bideratuko ez duten aterabideak proposatuz ; urte osoko etxebizitza hutsen kopuruak edo bigarren egoitza kopuruak ardura parte bat badute egoera honetan… Euskal Herriaren erakargarritasuna, berriz, etxe eta lurraren prezio gaineko espekulazioa eragiten du.

Fenomeno horiek laborantzako lurren prezioan ondoriak badituzte ere bai, laborantzatik bizi ez diren lur-jabeek « dirua egin » nahi baitute lurra eraikigarria izan dadin bultzatuz, hautetsi batzuek lur eraikigarri galdearen presioari amore emaiten baitute ; etxe agentziek fenomeno hori entretenitzen baitute ere bai beren aktibitatearen garapenaren alde… Lurra zaintzeko lehentasunezko borondatea erakusten duten PLUak arraroak dira, egia da!

Epe ertainera jasangarria ez den gurpil zoro batean gaude, lardura balio agronomiko oneko laborantzako gune batzu desagertzen baitira.

Elikagai-lurra zaintzeaz axolatuak diren laborari eta herritarak girelako, laborantza-lurraren artifizializazio galdua eta bereziki hiri-inguruko laborantzako-lurren "sakrifizioa" salatzen entseatzen gira (ditugun ahalekin). Bizi leku bat ukaitea, behar bezalakoa, eskubide bat da. Euskal Herrian bizi eta lan egin nahi dutenek bizi leku egokia izan dezaten nahi dugu. Hala ere, gure erranak denen gustukoak ez izanik ere, gehitu nahi ginuke laborantza lurraren artifizializazioan oinarritzen den etxe bizitza indibidualaren modeloa, bere lur sail indibidualarekin, ez dela eskubide bat eta metodo horren sistematizazioa ez dugula sustengatzen, lur anitz kontsumitzen baitu.
Arazo bati (etxebizitzari) erantzuteko laborantzako lurrak desagertarazten dituen gizartea, gizarte iraunkorra ote da, oinarrizko baliabide ez-berriztagarria betoiez estaltzen badu ?

Gure gizarteak ez al du bere lurraldearen antolamendua beste manera iraunkorrago batez pentsatzen ahal, tokiko elikadura eta etxebizitza beharreri errantzunez ?

Tags:

Ohar bat egin