Amenduze (1998ko-Erosketa)

2016az geroz Amorotzen laborari-okin gisa plantaturik, Etorrek eta Clairek beren garia ekoizten dute, beren irina egiten (eihera etxean dute) eta hori guzia ogi bihurtzen dute, altxagarriduna, egur-labean egina, laborantza biologikoan.

2021ean, Edouard eta Marie Jo Thicoipek eta Ttele Leizagoienek erretreta harturik, Etorrek 5ha-ko lurrak eskuratu zituen Amendüzen, zerealak egiteko.

Ogi hazi
Ogi ezti/piku/hur
Ogi intxaur/mahats
Ezkandazko ogi
Ogi arto/gari
Orefin bixkotxak

Salguneak :
AMAP
Merkatu

BiOgi etxea
64120 AMOROTZE