Eskertzen dizugu zuen Euskoaren erabilpenagatik! Euskoa baliatu eta, Eusko eskuratzeko gure elkartea lagun bezala aukeratu duzuen guztiei esker, Euskal Monetarengandik 1 100 euroko (euskoz) dohaintza jaso berri dugu.
Erraza da, Euskora kidetzen den pertsona bakoitzak gure elkartea lagun bezala aukeratzen badu, euskoz egin dituen erosketa guztien %3ko dohaintza sortzen du gure elkartearentzat! Euskoak banatu berri die 38 674 eusko dohaintza 55 bat elkarteei. Iaz berriz 29 066 eusko banatu ziren. Gero eta lagun gehiagok baliatzen dute euskoa, beraz dohaintzak gero eta handiagoak dira! Zuk ere parte hartu: Eusko kontu bat ireki hemen, 12 €/urtean besterik ez du kostatzen, eta ez da ondotik gastu gehiagorik:
Dans le formulaire d’inscription, mettez le nom de notre association dans la case «Association parrainée » Pour savoir ensuite où utiliser vos eusko, téléchargez l’annuaire Eusko recensant les commerces près de chez vous ou de votre travail : http://www.euskalmoneta.org/annuaires/
Zure eusko kontua ireki orduko, zure eusko erabilpenarekin zuzenean zure elkartearentzat sortzen duzun dohaintza begiratzen ahalko duzu. Sortutako dohaintza uztailaren 1etik kontuan hartzen da (Dohaintzaren zenbaketa urte oso baterako egiten da uztailaren 1etik ondoko urteko ekainaren 30a arte).
Xehetasun gehiago: Euskal Moneta, info@euskalmoneta.org edo 05 33 47 54 11. Euskoak inguramena, tokiko enplegua, laborantza herrikoia, hurbileko komertzioak eta euskara laguntzeko daraman lanari buruzko gehiago jakin nahi baduzu, xehetasun guztiak dituzu hemen: http://www.euskalmoneta.org/7-bonnes-raisons/ Milesker eta laster arte!