Marieniako lur poltxa tipiak banatuak izan dira Kanboko hautetsiei.
Jaun Andereak,
Esku artean duzun poltsatxoak balio haundia du. Artoski atxik ezazue ! Marieniako ordokiko laborantxa lurraren lagina da.
Urte batzuen buruan zure bilobei erakusten ahalko diezue erranez: « Garai hartan laborariak baziren Kanbon. Orain betoinez estalitak diren lur horietan janaria ekoizten zuten jendeak ziren ».
Zergaitik ez den gehio galdetzen badizuete, denboran auzapez jostakin batek bere lagunen interesak, interes orokorraren gainetik ezarri zituela erantzun beharko diezue. Bixtan dena, etxebizitzak ekoiztu behar zirela zioen, baina segurazki ahantzia zuen kanboarrek etorkizunean ere jan beharko zutela, eta, ondorioz, Kanbon ziren laborantzako lurrak suntsitzen ahal zirela pentsatzen zuen.
Haren burugogorkeria harrigarria zen, ongi baitzakien Kanbon jadanik artifizializatuak ziren leku anitzetan etxebizitzak eraikitzea posible zela : 2023an SOLIHAri manatu zion ikerketak erakusten zuen 140 etxebizitza bazirela, estrukturalki hutsak, gure herri ederrean.
Jaun Andereak, etorkizun hori ez da fatalitatea. Proiektu hau geldiaraz daiteke oraindik. Kanboko auzapezak PLUIa erabil dezake Marieniako ordokia laborantzako lur gisa berriz sailkatzeko eta, horrela, proiektu arkaiko horrekin bukatzeko.
2024rako, gure herriko auzapezari desiratzen diogu, herri xarmant honen, bertako biztanleen eta laborantzako lurren etorkizunari buruzko norabide aldaketa zintzoa eta buruargitasun ainitz.
Eta bistan dena, zueri 2024 urte berri on eta zoriontsu bat desiratzen dizuegu !
Collectif Marienia Ez Hunki !