Badu urtea pasa jada Irisarriko herriko etxea, Euskal Elkargoarekin, ScoT-ekin eta Lurraren Tokiko Erakunde Publikoarekin eskuz esku, 2 GAE Gerora Antolatzeko Eremuren plantan ematen hasia dela Irisarri herrian: bata “karrikakoa”, bestea “leku anitzetakoa” deitu dutena.  

Azken honek, nagusiki laborantza lurrak biltzen ditu eta problema anitz sortzen:

 -Erakunde publikoek laborantxa lurraren prezioarekin espekulatzea  

-laborantxa lur jabe direnentzat paradaz baliatzeko aukeraren sortzea  

-laborantxa lurren betoiztatzea  

-lantzen dituzten lur horietako laborarien desagertzea

ZAD batean, SAFERek lehentasunez erostea galtzen du, eta, beraz, salmenta kontzertaziorik gabe egin daiteke.  

-ingurumen ondorio gaitzak: uholdeak  

-etxebizitzaren arazoa ez konpontzea  

Urtarrilaren 14ean, Elkargoko, ScoT-eko, Lurren erakundeko, Lurzaindiako, ELB sindikatuko eta IrisarriZain kolektiboko ordezkaritzen artean Irisarrin berean egin zen lan bilkura erantzunen ekartzeko egina zen, ontsalaz: Ez da hala gertatu!  

Eta zer egiten da orain?

Tratu bat bidean dute jada Lurren erakundeak 159.000 eurotan “negoziatu” 2 hektareatan (79.500 euro hektarea). Tokiko laborantxa lurraren prezioari konparatuz 10 aldiz karioago, hots!  

Beste leku batean errepikatuko ote dea?  

Kolektibitate publikoek, galdera hauei erantzun beharko diete, eta, bitartean, transakzioak gelditzea eskatzen dugu.

Tags:

Ohar bat egin