Auzolan, Etxebizitza eskubidearen
Eguna, urriaren 10ean eta 11n
Baionan ospatu da. LURZAINDIA
barne duen eta 32 erakunde biltzen
dituen Herrian Bizi – Se loger au
Pays plataformarentzat parada izan
da 2026ko herriko bozetan hautagai
diren taldeentzat tokiko mailako
etxebizitza politika ausart eta
deliberatu baten aldeko neurri sorta
aurkezteko.
17 neurri horiek 6 ardatz nagusitan
banatzen dira:
- Etxebizitza soziala garatzea
- Bigarren etxebizitzak arautzea
- Etxebizitzak turismorako etxebizitza mublatu iraunkor bilakatzearen geldiaraztea
- Laborantza lurren babestea
- Etxebizitza hutsak erabiltzea
- Herrian bizitzeko eta aloitzeko eskubidearen alde
Neurrien zerrenda sarean eskuragarri da eta hautagai-zerrenda guziei bidaliko zaie, beren programetan etxebizitza politika ausart eta deliberatu baten aldeko ekintzak txerta ditzaten.
Emaitzak hauteskundeak baino lehen sarean argitaratuko dira eta herritar guzientzat eskuragarri izanen dira.
Herrian bizitzeko eta aloitzeko eskubidearen alde, Herrian Bizi Nahi Dugu!
