" Egun on deneri,
Baratzezain, biper ekoizle, mahastizain, arbolazain, sendabelar..ekoizleak gira, zur eta lur oraino joan den asteartean, ekainaren 20-an, jasan dugun bazuza edo harri ekaitzarekin. Zur eta lur bainan burua altxatzeko prest ! Horregatik deialdi bikoitza zabaltzen diegu Euskal Herriko laborari eta herritarrei sustengua beharrezkoa baitugu.
Gure lehen deialdia laborantxa sareko laborari, baratzezain eta xitxuketarier zuzendua da : garbiketa, konponketa eta berlandatze beharretan direnen itzulia eginen dugu eta xantier kolektiboetarat hitzorduak zabalduko dizkizuegu.
Bigarren deialdia herritarrendako da, diruz sustenga gaitzazuen. Materiala kalteak eta uzten galtzeak, laborantxa zorigaitza kuadroaren baitan ordainduak izanen zaizkigula espero badugu ere, ekoizpenaren ber abiatzeko kargu haundi eta presatuak izanen ditugu : landare, estalketa eta zurkaitza hornidurak, pusa bizkortzeko tratamendu naturalen erosketak, garbiketak, konponketak… Erronka garrantsua da : landatzeak ez baditugu berriz egiten ahal, horek erran nahi du zonbait asteren buruan ez dugula ekoizpenik proposatzen ahalko, merkatuetan eta saskietan !
Etxaldeak lagundu nahi ditugu fres haueri berehala buru egiten berriz ekoizten has daitezen : batzorde tekniko bat lekuan eman dugu hunkiak izan diren laborarien artean banaketa zuzena egiteko gisan. Eta segurtatzen ahal dizuegu zuen dohaina osoki etxalde hauen berriz abiarazteko erabilia izanen dela.
Etxalde ainitz jadanik diru eskugain eskasarekin dira 2022ko idortearen ondorioz, beraz herritarren elkartasuna ezinbestekoa zaie aktibitatearen berriz abiatzeko, bai diru mailan bainan ere morala altxatzeko. : dohain bakoitzak konda du elkartasun kolektibo hontan !
Eskaintza egiteko :
- Euroz, HelloAsso gunean hemen klikatuz :
– Euskoz: biramendua eginez Eusko kondu honetara ZBK 54024691 emaitzaren arrazoina zehaztuz erranaldi honekin « intempéries juin 2023 Ekaitza »
Aintzinetik eskerrak, gogotik !
BLE CIVAM Bio Euskal Herri
Euskal Herri Etxe Ekoizleen Elkartea - Idoki
ELB laborari sindikata
InterAMAP Euskal Herri
Ezpeletako biper eta Irulegiko arnoaren sormarka sindikatak