Arbonako auzapezak Lurzaindiaren kontra pausatu salaketaren:

Azaroaren 30ean, Lurzaindia elkartea eta Dominique AMESTOY, bere ordezkariak, delituen auzitegiko epaileen aitzinean izanen dira, gure ama lurra defendatzeagatik hobendun ekarriak baitira. 2018ko uztaila hastapenean, Lurzaindia elkarteak esku orri bat banatu zuen Arbonako Herriko Etxeak banatu beste esku orri bati erantzuteko. Gure esku orria irakurri eta, Arbonako auzapez andereari iruditu zitzaion difamaziozko adierazpenak zituela eta...

URCURAYn ere lurra zaint dezagun!

LURZAINDIAK Urkoi herri erdiko lurren defentsarako kolektiboa sustengatzen du, PICHET higiezin taldeak duen proiektu haundiaren kontra. LURZAINDIAK laborantxako erabilpena duten lur horiek, baina aitzineko mandatuko hautetsiek eraikigarri bilakarazi zituztenak, laborantxarako berriz sailkatuak izan daitezen galdegiten du, gaur egungo herriko etxeak nahi bezala. Ondorioz ...

Logement/Etxebizitza manifa!

Azaroaren 20ko manifestaldirako hilabete bat falta delarik, 30 erakundetik goiti bildu dira Baionako Castors auzo historikoaren bihotzean, bertan publikoki aurkezteko "Vivre et se loger au Pays, espekulazioari ez!" mobilizazioaren erronken aurkezteko. [🚨] Hitzordua, azaroaren 20an, 15:00etan, Baionako San-Andres Plazan, zuen...

Marieniako lurrak zain ditzagun!

Hondamendi ekologiko bat saihestu nahi dugun herritar eta elkarte talde bat gira(ELB, Lurzaindia, CADE, Nahi Dugun Herria). Marieniako lurren urbanizazioaren berri eman nahi dauzuegu. Uda huntaz geroztik Bouygues Immobilier enpresak salmenta konpromisu bat izenpetua du 3,77 hektareen erosteko 3 073 000 eurotan. Eraikitzeko baimen galdea...

Arbona

Joan den uztailean SAFER-ak, Lurzaindiak galdegin ondoan, preanpzio partziala galdegin zuen. SAFER-ak funts eta ontasun guzien erostea 3,15 milioi eurotan errefusatu du, ondorioz preanpzio partzialaren prozesua hortan gelditzen da. ELB eta Lurzaindiak abiatu okupazio eta antolatu ekintzeri esker, ...