Arbona Berruetako funtsen salmenta:

Joan den uztailean SAFER-ak, Lurzaindiak galdegin ondoan, preanpzio partziala galdegin zuen. SAFER-ak funts eta ontasun guzien erostea 3,15 milioi eurotan errefusatu du, ondorioz preanpzio partzialaren prozesua hortan gelditzen da.

ELB eta Lurzaindiak abiatu okupazio eta antolatu ekintzeri esker, BOST kolektiboaren sustenguarekin, lurren salmenta gelditua da.

Buruilaren 29an, lurraldeko eragileek adostu dute SAFER-a harremanetan sartuko dela saltzailearekin. EPFL egituraren kolaborazioarekin ontasunen balorea aztertu ondoan, saltzaileari erosteko proposamen baten egiteko.

Iparraldeko lurren biltzarra

Euskal Hirigune Elkargoko laborantxa komisioko ondoko bilkura urriaren 13an iraganen da eta orduan deliberatuko dute zer formatutan eta azaro hastapenean xuxen noiz eginen den Iparraldeko lurren biltzarra.

Laborantxa lurren babesteko legegintza

Preanpzio partzialaren inguruko problematikari aurre egiteko emendakin baten idazte lanetan segitzen dute parlamentariek.

ELB eta Lurzaindiak beren sustengua ekartzen dakote lurra hazkurri emaile izaitearen aldeko zaintzearen inguruan biltzen den herritar kolektiboari eta urriaren 2an, Berruetako lurreko okupazioaren 100garren eguna kari antolatzen dituzten animazoeri:

Tags:

Ohar bat egin