Joan den asteartean, 60 laborari ta lagun bildu eta sartu Kanboko Herriko Kontseiluan, Bouyguesek Marienian eremaiten duen laborantza lurren artifizializazio proiektuaren kontrako borrokaren aipatzeko, jakinez auzpezak berriz onhartu duela duela gutti, eraikitzeko permisa (auzitegiak anulatu zuen lehena joan den ekainean).

Bilkuraren hastapenean auzapezak ez du onartu laborarien hitza entzutea. 

"Marienia ez hunki" bataila fase berri batean sartzen da eta hitzordu berriak izanen dira ondoko asteetan. Heldu den martxoaren 12an, 4 pertsona auziperatuak izanen dira, 2022ko abenduan proiektuaren maketa lurrez estaltzeagatik.

Tags:

Ohar bat egin