Lakarri (1992ko-Erosketa)

« Lurzaindiaren lana beti segitzen dugu, beste iñork egiten duen etxalde ttipien basbesteko beharrezko lana eramaiten baitu. Ontasuna kolektiboa izaiteak eta biztanleek proiektuetan parte hartzeak, motibazio haundia ekartzen dituzte. Instalazioarentzat xantza gehigarri bat da eta badakigu lurrak beste laborari batzuen eskutan segituko duela, espekulaziorik gabe. »

Henri, artzain soila, Lakarrin instalatu da 1992-an Lurra GFAM-aren laguntzari esker. Monique hari juntatzen da 2004-ean. Poliki poliki, obrak egiten dituzte, arditegia eraikiz lehenik, gasnategia ondotik. Beren ardi Bürüxüriek bazka freskioa urte osoan alhatzen dute. Neguan, bazka idor eta zaldarea ukaiten dute. Eta udan, Aspe ibarreko bortuetara igaiten dira, Biarnon. Etxaldean bezala bortuan ere, ardiak eskuz jetziak dira eta gasna bertzan egina da. Gasna 3 hilabetez bederen ontzen uzten dute, etxaldean.

Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna.

Salguneak :
Etxaldean igandez salbu, egun guziz, 9h-20h
GOHETXEA etxe ekoizleen saltegi (Iruri)

Elizabea
64 470 LAKKARI