Lekua : Halle Bernadette Jougleux (herri erdian)

Marieniako laborantza lurren defentsan, mobilizazio egun berri batera deitzen dugu sei egituren artean: CADE, ELB, ELB gazte , Lurzaindia, Nahi Dugun Herria, Ostia. Hitzordu hau garrantzitsua izanen da hamar urte beteak dituen Marienearen aldeko dinamikarentzat. Egunaren antolatzaileek engaiamendu berria iragartzen dugu: elkarrekin bat eginen dugu lur horiek betirako laborantzarako egon daitezen, bakoitzaren taktikak konbinatuz. Segur baikara, goiz edo berant, borroka hau irabaziko dugula.
Marieneko kasua Ipar Euskal Herri mailan enblematikoa bilakatu da eta herritar eta elkarte guzien inplikazioa beharrezkoa da Bouygues-ek gibelera egin dezan. Maiatzaren 25eko egitarauan, mahai inguruak eta tailerak proposatuko ditugu, sekulan auzitegi administratiboak errekurtsoak ezeztatuko balitu, gure ondoko urratsak nolakoak izanen diren zehazteko. Urrats horiek gardentasunean eta molde herrikoian prestatzea garrantzitsua da guretzat, mobilizazioari indar eta legitimitate gehiago emateko.
Edozein borrokak sekuentzia desberdinak ditu eta haietariko bat errepresio politikoarena izan daiteke. Ostia sareko lau kide epaituak eta kondenatuak izan dira proiektu horren kontra ekintza sinboliko bat egiteagatik. Ordaindu beharko dituzten damu domaiak eta horrekin batera, jendarmeriak azken hilabete hauetan espekulazioaren kontrako mobilizazioetan parte hartzeagatik konbokatzen dituen hainbat herritar, sekuentzia horren seinale dira. Denen sostengua da jazarpen horiei buru egiteko tresna eraginkorrena, eta elkartasun dei zabala luzatzen dugu errepresioaren zama ekonomikoa eta psikologia bakar batzuen bizkar geldi ez dadin.
Hala ere gure funtsezko helburuetatik, laborantza lurraren babestea, ez gara desbideratuko eta maiatzaren 25ean Marieniako lurren aldeko borrokan urrats berri bat eginen dugu. Hona hemen eguneko programa zehatza :

Tags:

Ohar bat egin