Menturaz badakizu, gure elkartea Eusko tokiko monetaren sarearen parte hartzen du.
Eusko moneta solidarioa da. Hala, elkarteak finantzatzen laguntzeko, sistema bat plantan ezarri du Euskok: % 3-EUSKOko emaitza. % 3-ko emaitza Euskoren emaitza bat da. Elkarte baten babesle guziek euskotan trukatu euroen % 3-ren baliokoa da, eta urtero ematen da. Beraz, 100 € aldatzen dituen erabiltzaile batek 100 eusko jasoko ditu, eta, gainera, Euskok 3 euro (euskotan, bistan da!) emanen dizkio erabiltzaileak babesten duen elkarteari.
Tokiko monetaren kide erabiltzaileei esker, aurten 1729 euskoko emaitza bildu dugu!
Hurrengo urtean emaitza hori emendatzeko, zure beharra dugu!
Zu ere Euskal Herriko tokiko monetaren kide egin zaitez, eta LURZAINDIA elkartea babes ezazu!
Ireki kontu bat hemen
https://moncompte.euskalmoneta.org/eu/ouverture-compte
Euskoren kide zara jadanik?
Babestu LURZAINDIA!
Joan zure eusko kontura eta egin klik “Nire Eusko %3 emaitza” esaldiaren ezkerrean dagoen “Info gehiago” laukian.
Eskerrak aitzinetik guk bezala Euskoren aldeko engaiamendua hartzen baduzu!