Amalurra zain dezagun !

Akziodun agurgarria,
 
Atseginez, jakinarazten dizugu gure enpresako akziodunak aurtengo biltzar nagusi misto-rat deitzen ditugula, 2020ko Irailaren 19an, larunbatez, goizeko 9:30 etan,

EUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARA
64220 AINIZAN MONJOLOSE


Gai zerrenda honi buruz eztabaidatzeko :
 
 
  • 2019ko abenduaren 31-n bururatu kondu aldiaren kudeaketa txostena,
  • Zaintza Batzordearen txostena,
  • Urteko konduetaz eta hitzarmen arautuetaz kontu-hartzailearen txostena,
  • Urteko konduen onarpena,
  • Emaitzaren banaketa,
  • 2020ko perspektibak,
  • Galderak.

Bazkaria xutik - 12h30

Erabakiak ezagutu

Au cas où vous ne pourriez pas assister personnellement à cette assemblée, vous voudrez bien utiliser le pouvoir ci-joint en le remettant à votre mandataire ou en nous le retournant après l’avoir rempli et revêtu de votre signature précédée de la mention manuscrite "bon pour pouvoir".
 
Sont tenus à votre disposition sur demande par mail, téléphone, courrier ou au siège de notre société : les comptes clos au 31/12/2019, le rapport de la gérance, les rapports du commissaire aux comptes et du Conseil de Surveillance.
 
Biltzarrera bolaluma eta maska ekartzea eskatzen dizkizugu..

COVOITURAGE : https://covoit.net/evenement.html?id=144418e3lc0812268uc8g71k6

 

 

Lurzaindiak 29 944 € balioko 4ha62a erosten ditu egun, Donibane Lohitzuneko Sopitenean.

 

Hastapenean, bizitzeko etxea eta lurrak saltzekoak ziren, laborari ez den pertsona bati. SAFER-aren laguntza galdegin du Lurzaindiak lur horien laborantza bokazioa atxikitzeko.

 

SAFER-ak lurrak azkenean berreskuratu dituelarik, Lurzaindiaren hautagaitza atxiki du.

Erosketa honeri esker, Lurzaindiak Martin Lemair-ren proiektua sostengatzen du, garagarnogile eta mahastizain gisa.

 

Garagarnotegi bat ideki ondoan, Martinek laborantzan plantatu nahi du eta etxaldeko garagarnoa eta arnoa ekoiztu, laborantza biologikoan.
 
IMG-20200729-WA0001
 
Lurraren gaineko presioa azkarra da Euskal kostaldean. Emaitza baikorra da. Lurzaindia, gune hortan bereziki lurren laborantzarako erabilpena segurtatzen kausitzeaz pozten da, laborantza herrikoiaren zerbitzuko. Alabaina, eremu hortan laborantza biziki ahuldua da.
 
Zuk ere, laborantza lurren begiratzea sostenga ezazu Euskal kostaldean, proiektu konkretu baten bitartez !

 

Herritarek bizi leku bat atxemaiteko dituzten nekeziak entzuten ditugu eta iduritzen zauku podere publikoek eta kolektibitateek gai hau gehiago landu behar luketela, batez ere artifizializazio handia sistematikoki bideratuko ez duten aterabideak proposatuz ; urte osoko etxebizitza hutsen kopuruak edo bigarren egoitza kopuruak ardura parte bat badute egoera honetan… Euskal Herriaren erakargarritasuna, berriz, etxe eta lurraren prezio gaineko espekulazioa eragiten du.

Fenomeno horiek laborantzako lurren prezioan ondoriak badituzte ere bai, laborantzatik bizi ez diren lur-jabeek « dirua egin » nahi baitute lurra eraikigarria izan dadin bultzatuz, hautetsi batzuek lur eraikigarri galdearen presioari amore emaiten baitute ; etxe agentziek fenomeno hori entretenitzen baitute ere bai beren aktibitatearen garapenaren alde… Lurra zaintzeko lehentasunezko borondatea erakusten duten PLUak arraroak dira, egia da!

Epe ertainera jasangarria ez den gurpil zoro batean gaude, lardura balio agronomiko oneko laborantzako gune batzu desagertzen baitira.

 

IMG 6313


Elikagai-lurra zaintzeaz axolatuak diren laborari eta herritarak girelako, laborantza-lurraren artifizializazio galdua eta bereziki hiri-inguruko laborantzako-lurren "sakrifizioa" salatzen entseatzen gira (ditugun ahalekin).

Bizi leku bat ukaitea, behar bezalakoa, eskubide bat da.
Euskal Herrian bizi eta lan egin nahi dutenek bizi leku egokia izan dezaten nahi dugu.
Hala ere, gure erranak denen gustukoak ez izanik ere, gehitu nahi ginuke laborantza lurraren artifizializazioan oinarritzen den etxe bizitza indibidualaren modeloa, bere lur sail indibidualarekin, ez dela eskubide bat eta metodo horren sistematizazioa ez dugula sustengatzen, lur anitz kontsumitzen baitu.

Arazo bati (etxebizitzari) erantzuteko laborantzako lurrak desagertarazten dituen gizartea, gizarte iraunkorra ote da, oinarrizko baliabide ez-berriztagarria betoiez estaltzen badu ?

Gure gizarteak ez al du bere lurraldearen antolamendua beste manera iraunkorrago batez pentsatzen ahal, tokiko elikadura eta etxebizitza beharreri errantzunez ?

Koronabirus-izurriteak hainbat erreferentzia sozial eta ekonomiko aldatu ditu, eta gure elikadura bertokiratzearen garrantziari begiak zabaldu dauzkigu. Hori kausitzeko, lur elikagarria zaintzea garrantzitsua da ! Lurzaindiaren ekintza konkretuek ainitz laguntzen dute.
 
2020an, bi instalazio gauzatuko direla espero du Lurzaindiak. Bat Ahurtin, Lurzaindiak aspalditik badituen lurretan : duela 40 urte, GFAM Lurrak (leheneko Lurzaindiak) 9ha lur erosten zituen Ahurtin, Bittor Manrique baratzezaintzan inztalatzen lagunduz. « Laborantza biologikoan » ziurtatua izan den lehen etxaldea izan da.
 
      TowLSSJQ       Annotation 2020-05-15 120437
 
Bittorek erretreta hartu duelarik (2012an), Lurzaindiak ezin izan zuen laborari berri bat berehala jarri lur horietan, produkziorako behar ziren eraikinak ez baitziren eraikitzen ahal (berotegiak eta biltegiratze gunea).
Hemendik aitzina, PLU ( tokiko urbanizazio plana) berriak laborantzako eraikitzeak onartzen baiditu, baratzezain baten instalatzeari pentsatzen ahal da berriz. Beraz, Lurzaindiak obrak egokitzeak egin ditu.

Bestalde,, Lurzaindiak 6 hektar(e)a erostea espero du Donibane Lohizunen instalatze berri bat laguntzeko xedea baitu.
Euskal kostaldean laborantza lurrak azkarki mehatsatuak izanez, horien babesteko borondatea dugula erakusten dugu lurrak eremu hortan erosiz.
Egun on,
 
Euskoa baliatu eta, Eusko %3a eskuratzeko gure elkartea lagun bezala aukeratu duzuen guztiei esker, Euskal Monetarengandik 563 euroko (euskoz) dohaintza jaso berri dugu.

> Erraza da, Euskora kidetzen den pertsona bakoitzak gure elkartea lagun bezala aukeratzen badu, euskoz egin dituen erosketa guztien %3ko dohaintza sortzen du gure elkartearentzat!
 
Euskoak banatu berri die 29 000 euskoko dohaintza 50 bat elkarteei. Iaz berriz 18 900 eusko banatu ziren. Gero eta lagun gehiagok baliatzen dute euskoa, beraz dohaintzak gero eta handiagoak dira!
 
Zuk ere parte hartu:
 
 
Eusko kontu bat ireki hemen, 12 €/urtean besterik ez du kostatzen, eta ez da ondotik gastu gehiagorik: http://www.euskalmoneta.org/ouverture-de-compte.php
Izen emate esku orrian, gure elkartearen izena jarri lagundu nahi dudan elkartearen tokian.
Euskoak nun baliatzen ahal dituzun jakiteko, Eusko aurkitegia deskargatu ondotik zure lanetik edo etxetik hurbil kokatzen diren komertzioak aukeratzeko: http://www.euskalmoneta.org/annuaires/
 
Zure eusko kontua ireki orduko, zure eusko erabilpenarekin zuzenean zure elkartearentzat sortzen duzun dohaintza begiratzen ahalko duzu. Sortutako dohaintza uztailaren 1etik kontuan hartzen da (Dohaintzaren zenbaketa urte oso baterako egiten da uztailaren 1etik ondoko urteko ekainaren 30a arte).
 
Xehetasun gehiago: Euskal Moneta, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo 05 33 47 54 11.
 
Euskoak inguramena, tokiko enplegua, laborantza herrikoia, hurbileko komertzioak eta euskara laguntzeko daraman lanari buruzko gehiago jakin nahi baduzu, xehetasun guztiak dituzu hemen: http://www.euskalmoneta.org/7-bonnes-raisons/
 
Milesker eta laster arte!

LURZAINDIA gaur egun :

  • 461 ha laborantza lur
  • 25 etxalde
  • 32 laborari
  • 3549 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook
Young erect gay porn video xxx in this weeks out in public update im out Instagram Porn Video search adult porn videos