Ainharbe (2016ko-Erosketa)

« Lurrak, Lurzaindiari esker ukan ditugu. Leizeaga etxaldea osorik egon da eta laborantza herrikoiaren izpiritua bermatua izan da. Lan tresna finkatu dugu, Kako etxaldearekin elgarrekin lan egiten segituz. »

2016-an, Johannek, Jean, bere aitaren ardi tropa arrahartzen du, erretretara heltzen baita. Jean HCF gisa plantatu zen laborantzan, 80. urteetan. Leizeaga etxaldeko etxetiarra zen. Jabeak etxaldea saltzen ezartzen du eta Lurzaindiak erosten. Manex burugorri hazkuntza laborantza biologikoan eramana da. Johannek esnea Eihelalarreko gasnategiari saltzen du. Han, Ossau Irati sormarkapeko gasnak eta gasna biologiko ttipiak egiten dituzte.

Ardi esne

LEIZEAGA
64 130 AINHARBE