Ahurti (1982ko erosketa)

« TREBATU eta LURZAINDIArekin elkarlanean, Mys’Terre sortu eta garatu ahal izan du.»

Duela 40 urte, GFAM Lurrak 9ha lur erosten zituen Ahurtin, Bittor Manrique baratzezaintzan instalatzen lagunduz. « Laborantza biologikoan » ziurtatua izan den lehen etxaldea izan da. Bittorrek erretreta hartu duelarik, eraiki zituen eraikinak beretako atxiki zituen. Lurzaindiak ezin izan zuen laborari berri bat berehala jarri lur horietan garai hartako PLUan produkziorako behar ziren eraikinak ez baitziren eraikitzen ahal (berotegiak eta biltze gunea).  Baina geroztik, PLU berrian laborantzako eraikinak onartuak direnez, LURZAINDIAk hautagaitza deialdia zabaldu zuen 2020ko abenduan. Aurélie hogeita hamar bat landare usaintsurekin hasiko da, landare fresko baita idortuak salduz. Laster trasformatzeko tailer bat plantan ezarriko du produktu berriak proposatzeko : landare-gurina, olioak, ozpinak eta gatz usaintsuak.

Broy Bidea
64240 URT