Amalurra zain dezagun !

SCA : egitura juridiko honek Lurzaindiaren helburueri egokiak diren bi beharreri erantzuten du :

  1. Herritarren aurrezkiari nasaiki dei egiteko ahala emaiten du OPTF-ak (offres au public de titres financiers) plantan ezarriz adibidez.
  2. Hastapeneko helburutik ez da urruntzen kapital ekarpen anitz balin bada ere. Sortzaileek kudeaketa eta erabakiak hartzeko kontrol osoa atxikitzen dute. Funtzionamendu mota hau akziodunen eta kudeatzaileen arteko bereizketan bermatzen da.

Egitura « kapitalista » batean diren araudiak ez bezala, Lurzaindia SCAn, Erne SASak du kudeatze poderea, erran nahi baitu egituraren orientabideen hautua egiten duela finkatu dituen helburuen arabera (ikus barne araudi etikoa).

DSC028861005892Etxelarrea090520081156

Ezen, kapitala akziotan zatitua den sozietatea da « Lurzaindia » SCA. Bi bazkide kategoria eta bi kontrol badauzka :

 

1. Komandita, erran nahi baitu erabakitzailea, « ERNE » SASa izanen da, honela antolatua :

• ELB : 3 ordezkari
• EHLG : 2 ordezkari
• Arrapitz : 2 ordezkari
• Inter-AMAP : ordezkari bat


Erabakiak gehiengoarekin hartuak dira. Lurralde osoan banatuak diren ELBko ordezkarien laguntza ukaiten du SASak (ordezkariek lur-transakzio guzien berri ukaiten dute SAFERa bezala).


SASak eskubide hauek baditu :

  • lehentasunez erostea galdegiten ahal du prezio kontra-proposamenik eginez edo gabe,
  • edozein eraikin erosteko edo arraberritzeko ahala du,
  • bere lur edo eraikinen trukatzeko edo uzteko ahala badu,
  • alokairuak edo « mise à disposition » deitu kontratuak izenpetzen ahal ditu,
  • maileguak egiteko erabakiak hartzen ahal ditu.

2. Komanditarioak, akziodunak dira :

egin ekarpenaren arabera baizik ez dute zor soziala beren gain hartzen eta irabazien hunkitzeko eskubidea dute. Komanditarioek konduen onarpenean parte hartzeko eskubidea dute biltzar nagusiaren baitan, irabazien banatzeko eta kapitala emendatzeko erabakietan bezala.
Informazio eta krontol dretxoa dute. Komanditarioek ez dute kanpoko kudeaketan erabakirik hartzen ahal,  hori baita Erne SASaren ardurapean.

3. Zaintza eta etiko kontseilua :

Akziodunen artean hautatua da. Sozietateko kudeaketaren kontrola eta barne araudi etikoaren errespetua segurtatzen du.

4. Ohizko biltzar nagusiak izendatzen du kondu-hartzailea.

 

LURZAINDIA gaur egun :

  • 374 ha laborantza lur
    20 etxalde
  • 29 laborari
  • 3175 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook