Amalurra zain dezagun !

Beren aurrezkiari zentzu bat eman nahi duten guzien beharra badu Lurzaindiak :

LURZAINDIAREN AKZIODUN BILAKA-ZAITEZ :

Gure akziodunen sostenguari esker, lur espekulazioaren kontra borrokatzen dugu, lurraren elikatze funtzioa begiratzen dugu, lurra ororen ontasuna izan dadin borrokatzen dugu eta heltzen gira ! LURZAINDIAren sostengatzen eta ahal gehiagoren emaiten segitu behar da, guzien tresna delako ! Pertsona, enpresa, elkarte bakotxak LURZAINDIAren akziodun bilaka daiteke, egitura bakotxak bere inguruan ezagutarazten ahal du eta hurbileko jendea motibatu berek ere proiektuan parte har dezaten.

  • Edozein pertsona fisiko ala moralak (salbu kolektibitatea) akzioak hartzen ahal ditu Lurzaindian, 20€-tik goiti.
  • Lurzaindiaren suskripzio orria aski da betetzea eta berriz itzultzea Lurzaindia-Haize Berri-64120 Izura/Ostabat-Asme.
  • Suskripzioak txekez, sosez, euskoz, biramenduz edo zuzenki web gunean ordain daitezke.
  • Sos plazamendua gutienez 5 urterentzat egiten da, Lurzaindiaren helburua baita lurraren erostea epe luzerako.
  • Suskripzio kanpaina 2017eko abenduaren 31an bururatuko da.

 

Lurzaindiari parte hartu !

  • Izen emaitea paperrez egiteko eta txekez ordaintzeko, 
  • Izen emaitea web gunean egiteko

btn souscription eu

 

LURZAINDIAK Euskal Herriko lurralde kolektibitatearen antolaketan inplikatu nahi du,

lurra gaizki baliatua den aldi oro zerbait egiteko.

 

Helburua :

  • Saltze espekulatiboak gelditzeko, lur-merkatuan berehala eskua hartu
  • Lurra denen ontasuna bilakarazi, merkatu espekulatibotik betiko ateratuz
  • Laborari anitz atxiki eta instalatu
  • Gure osagarria eta ingurumenarentzat on diren kalitatezko produktoak ekoiztu
  • Laborantzari merezi duen lekua eman, kasik desagertua den guneetan

Laborarieri elkartasuna erakusteaz gain, inbestitze herritarra da, lurra zaintzeko parioa, gure barazkientzat, kalitatezko janaria segurtatzeko gure haurrentzat, etxen baita ere kantinan.


Ez da emaitza bat baina bai inbestitze bat, dirua itzultzeko posibilitatearekin. Edozoin pertsona fisiko edo moralak LURZAINDIAREN akziodun bilaka daiteke. Gure deia herrieri, kolektibitateeri, elkarteeri eta enpreseri ere zabaltzen dugu.


Holako hautua egiten da :

  • Bere aurrezkiari zentzu bat emaiteko,
  • Ingurumena zaindi nahi delako,
  • Lurraldeari atxikimendua erakusteko,
  • Gure lurraldeko garapen ekonomikoa eta geroa bultzatzeko.

Lurzaindiaren eragina diru baztertzearen araberakoa da, hots partikular eta enpresek erosten dituzten akzioen araberakoa. Kapitalan edozoin parte hartzeak, lur-merkatuaren baitan eragina izaiteko ahal gehiago emaiten dio Lurzaindiari, saltze espekulatiboak gelditzeko eta laborarien plantatzea laguntzeko.

Akzio baten balioa 1€-koa da eta gutienez 20 €-ren ekarpena egin behar da, gehiengoak parte hartzeko ahala ukan dezan.

 

Lurzaindiak "Finansol" labela badu.

 Logo Label - noir sans fond

Geihago jakin (frantsesez).

Harpidedunaren arreta galdetzen dugu , Lurzaindian inbestituz arriskuak izaiten ahal direla erraiteko, estimatua ez den sozietate batean dirua ezarriz, kapitalaren galtze partziala edo osoa arriskuak badira eta baita ere akzioen likidazioen arriskua.

LURZAINDIA gaur egun :

  • 374 ha laborantza lur
    20 etxalde
  • 29 laborari
  • 3175 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook