Herrikoa-2014   logo terre de lienlogo SOKOA largeur

Herrikoa :

Enpresa-buru batzuen nahikeriari eta aurrezki solidarioari esker sortua, Herrikoak enplegua laguntzen du Euskal Herrian, finantzamendu egokiak proposatuz enpreseri. 1980an sortua, 3000 enplegu sostengatu ditu orain arte Euskal Herrian, aurrezki dei publikoak eginez besteak beste.

www.herrikoa.com

Terre de liens :

1998 sortu zen elkartea. Frantzia osoan lan egiten du laborantza lurren zaintzen. 2006an, « Terre de liens » lurra eskuratzeko tresna sortzen dute. Gauregun 70 lur eta eraikin erosiak ditu laborariak plantan atxikitzeko edo instalatzeko.

Lurzaindiak, Terre de Liens egituraren baloreak osoki partekatzen ditu eta bere desmartxan sartzen da. Hortarako, Lurzainda eta Terre de Liens partaide bilakatzen dira, laborantza lurrak zaintzeko, elikatzen gaituen laborantza herrikoia, enplegu sortzailea, defendituz.

www.terredeliens.org

Sokoa

Bulegoko kaderen Frantziako lehen ekoizlea, SOKOA, 1971 sortua, 14 enpresen buru da, gehiengoa Euskal Herrian direnak eta 450 pertsona enplegatzen ditu.

Bere kapitala idekia da tokiko enpresa batean inbestitu nahi duen pertsona guzieri, gaparen irankorrean engaiatua dena, lurraldeari loturik egonez munduari idekia dena, aberastasuna sortzen duena eta irabazitakoen banaketa zuzena duena.

HERRIKOAren kide fundatzailea izanez, SOKOAK bere sustengua ekartzen du LURZAINDIARI, akziodun nagusienetariko bat izanez.

Informazio gehiagorentzat, gomitatzen zaituztegu gure webgunea bisitatzera: www.sokoa.com

Bi idei nagusi partekatzen ditugu gure partaideekin :

- Herrikoa bezala, Lurzaindiak Euskal Herriaren gaitasun ekonomiko azkarrean sinesten du,
- Terre de Liens bezala, Lurzaindiak konsideratzen du elikatzen gaituen Ama Lurra laneko tresna eta denen ondarea izan behar duela, merkatu espekulatibotik betiko ateratua.


Herrikoa eta Terre de Liens egiturek Lurzaindiaren desmartxa sostengatzen dute eta SCAren zaintza kontseiluko kide bilakatzen dira.

 

Finansol labela

Logo Label - noir sans fondTerre de Liens eta Herrikoa bezala, Lurzaindiak « Finansol » labela badu.

Geihago jakin (frantsesez).