Amalurra zain dezagun !

carteRAvB 2

Lur merkataritzaren erregulazio ekintzak

Hamalau dozierra landuak lehentasunez erosteko eskubidea mekanismoaren bidez

Bi afera (AZKAINE eta EZPELETA) ezin ukan ditugu eraman preentzio galdera arte (lurraren jabetasunaren saltzea Azkainen, laborariaren alokantza Ezpeletan).

Sei preentzio galdera (AHETZE, AIHERRA, AMENDUZE, ARROSA, AKAMARRE)ezeztatuak izan dira SAFERaren partetik (etxe ez okupatua 3 urte baino gehiagotik, laborantza bokazioa galduriko etxea...)

Afera batean, (BAIGORRIN 66arako lursail baten saltzea 15 000 euroko prezioan) SAFERak saltzea ez du baimendu (10 urtepetik erosia baitzen) eta beraz Lurzaindiak preentzio galdera ez du egin.

Afera batean, SAFERak prezioa onargarria zela estimatu du, laborariak preentatu du prezioan (ITSASUN – 11ha patarrean arditegi batekin 68 000 eurotan). Lurzaindia ez zen ados eta ezin ukan du preentzio galdera egin.

Afera batean, (LARRESORON - 1ha30ko eskualde natural bat 33 000 eurotan) laborari batek preentzio galdea egin du prezioaren berriz ikustea galdeginez (13 000 euro).

Bi preentzio galderen ondorioz, saltzeak kenduak izan dira : ALDUDEN 35a 12 000eurotan- prezio berrikusia : 700 euro ; ARBONA 1ha69 523 000 eurotan – prezio berrikusia : 10 000 euro.

Afera bat ez da oraindik bururatua (BIDARRAI – 5ha 67a 75ca 40 000 eurotan). 2016ean SAFERak, ontasuna 10 000 eurotan ebaluatu du berriz ; gobernuko mandatariek 13 000 eurotan. Saltzaileak sei hilabete ditu jakinarazteko saltzea atxikitzen duenez. Ohargarria, Baigorriko Herriko Etxeak sustengu mozio bat helarazi du preentzio akzioarendako.

Hiru preentzio galdera prezioan

-DONIBANE LOHITZUNE: 2013an kardiologo bateri, 10ha lur salduak izan dira 55 000 eurotan Donibane Lohitzunen. Lurzaindiak preentzio galdera pausatua du SAFERari 2013ko abenduan eta 2014ean Safera lurren jabe bilakatu da eta heien eskualdatzearenzat kandidatura deia egin du. Saferaren zuzendari batzordean, hautatua izan da 5ha85 Lurzaindiarentzat izanen zirela eta 4ha25 erosteko manifestatu zen laborariarentzat. Hastapenean ezeztatu baldin bazuen, 2014eko irailean, laborariak bere preentzio galdera deretsoa galdegin du, Lurzaindiari eman lurrentzat. 2015ean, laborariak saltze agiria ez du izenpetua. Segitu behar den afera.

-IHOLDI : bi proiektu buru gazteek Lurzaindia deitu dute 180 000 euroko etxe eta 10ha60 lur ederren saltze batentzat. Eroslea kabal saltzaile bat da, etxea erosi nahi du eta lurrak hedatzeko alokatu. Lurzaindiak prezioa berrikusteko preentzio galdera egin du 2014eko agorrilean eta 40 740 euroko bermea aintzinatu du. Safera jabe bilakatu da 2015eko urtarrilean eta kandidatura deia igorri du. Lurzaindia kandidatua da baina 2015eko uztailean Saferak beste norbaiteri utzi du ontasuna .

-ARBONA : Minbiziaren kontrako liga nazionalak (La ligue nationale contre le cancer) 93a saltzen ditu 5 000 eurotan laborari ez diren pertsona batzueri. Saferak preentzio galdera egin du prezioa 3 500 euro proposatuz. Segitzeko afera.

 

Lur eskuratze kolektiboen akzioak

 

-Apirilean, Lurzaindiak ATHARRATZEKO OYHENARTIA etxaldeko 21 ha lur eskuratu ditu 62 606 eurorentzat, Yann Vaugon lur gabeko artzaina instalatzea permititu duena;

 

-Uztailean, Lurzaindiak 4 ha baino gehiago lur erosi ditu DOMINTXAINEN 21 000 eurorentzat, Jean Berhoren (ahate Kriaxera arrazaren itzulian duen agro-ekologiko sistema) etxaldea segurtatzen duena eta 3 pertsonako GAEC baten sortzea permitituko duena.

 

- IHOLDI : 3ha95eko lursail jabe batek Lurzaindiari saldu nahi du 18 000eurotan eta bertako laboraria ados da. Hitzarmena izenpetua da urrian. Abenduan Saferak preentatu du lurra auzoari uzteko (auzoa herriko auzapeza izanki). Azkenean, 2016ean, bertan den laborariak bere preentzio deretsoa galdegin du eta lursaila erosi du.

 

RAPPORT GERANCE 2014-lurzaindia euskara1RAPPORT GERANCE 2014-lurzaindia euskara105RAPPORT GERANCE 2014-lurzaindia euskara106RAPPORT GERANCE 2014-lurzaindia euskara107

Lurzaindia : laborantxako lurrak mantentzen direlako froga

Sei hilabetez, taigabe lan egin du LURZAINDIAk. Laborantxako sailkapena galtzeko arriskua zuten 7 lur saltze-tratuetan erosle bezala agertu da LURZAINDIA.
Jadanik hiru saltze-tratuetan bere eginbeharra bete du LURZAINDIAk,

Esku-hartzen deskribapena :

  • Baigorrin, 2 ha larre saldu dira. Bakarrik bazka-leku gisa balia lezazkete abereek. Mendiko bazka-lekuak funtsezkoak dira Euskal Herriko laborantxa sistima nagusiarentzat : mendia baliatzen dute ardi eta behiek.
  • Laborantxak balorizatzen ahal ez dituen prezio hein batean salgai ziren bi hektara hauek. SAFER egiturari, prezioa berriz ikustea eta lehentasunez erosteko eskubidea galdegin du LURZAINDIAk. SAFERak lurren prezioa % 75ez apaldu du eta saltzaileak ontasuna saltzetik ateratu du.
    • Prezioa lau aldiz garrestiegia agertzen da beraz. Salmenta ez balitz hautsi, eskualdeko ondoko lur-saltzerentzat, prezio hori erreferentzia bezala baliatuko zen, laborantxari lurren baliapena kenduz emeki emeki.
  • Kanbon : etxe bat salgai zen laborantxako bi hektare lurrekin. Eroslea ez zen laboraria beraz LURZAINDIAk galdeginik Safer-a sartu da salerostean. Ondotik prezioa laurden batez jautsi ondoan, saltzaileak kendu ditu ontasunak salmentatik.
    • Gaur egun, etxea berriz salgai da bainan lurrik gabe. Ekintza honek laborantxarako ziren bi hektareen beiratzea bideratu, bereziki lurraren inguruan den presio haundiko gune batean. Lur horiek ez balira beiratu laborantxako, etxe inguruko apainketa gisa baliatuak liratezke gaur egun.
  • Gamere Zihigan : etxalde bat (lur + eraikina) salgai zen. Alta, laborari batek bere hazkuntzarako erabiltzen dituen lurrak dira. Salmenta horrek zailtasun haundiak dakarzkio.
  • Herriko kontseiluarekin kontaktuan sartu da LURZAINDIA.  Herriko kontseiluak lanjera ikusten zuen ere bainan ahalik ez zuen (diru mailan edo juridikoki) ekintza baten eramaiteko. Sustengu mozio bat bozkatu dute LURZAINDIA-ren galdeari. Galde hau zen, SAFER-ak prezio berrikuste bat eta lehentasunez erosteko eskubidea pausa zezan.
  • Prezio berrikusteak, erditaratu du hastapeneko prezioa eta gaur egun saltzaileak hautu bat egin behar du : prezio erdian saltzea edo ontasuna merkatutik kentzearena. Bi kasuetan, laborantxan egonen dira lurrak eta oinarrizko prezioen gorakadatik kanpo gelditzen dira lur hauek.
    • LURZAINDIAren finantza saileko pizua eta Herriko hautetsien borondate politikoa uztartu dira Amalurraren beiratzeko. Honek frogatzen du LURZAINDIAK eta lekuko erabakitzaileek lan amankomuna, eta baliagarria egin dezaketela.

Beste afera batzu segitzen ditu gaur egun LURZAINDIAk eta oraindik indartuko dira. Sustengu zabalari esker, LURZAINDIAK bere helburuak betetzen dituela hala nola, laborantxako lurrak laborantxan egon ditezen, prezioen gorakada mugatzea eta laborarien lanbidearen defenditzea.

LURZAINDIA gaur egun :

  • 374 ha laborantza lur
    20 etxalde
  • 29 laborari
  • 3175 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook