Amalurra zain dezagun !

2014ko ekintzetan, Lurzaindiak bi akzio burutu ditu Basabürün :

  • Lakarrin :

Etxetiar batek erabiltzen zituen 8,5 ha lur saltzen ezarri dituzte jabeek.
Laborantza herrikoian engaiatua den, Marie-Claire Leurgorry-k 25 ha lur erabiltzen ditu haragitako behiak hazteko. Bere ekoizpena zuzenki saltzen du.
8,5 ha horiek beharrezkoak ditu bere aktibitatearen segitzeko eta beraz, horien saltzeak etxalde xume honen geroa azkarki trabatzen ahal zuen, Euskal Herriko eskualde patartsu honetan. Etxetiarrak galdeginik, jabearekin harremanetan sartu gira ontasun horren erosteko.
8,5 ha horiek erosiz, Lurzaindiak etxalde ttipien aldeko lana erakusten du, etxalde ttipiek laborari kopurua segurtatzen baitute eta lurralde antolamendua eragiten baitute baikorki. Bainan maleruski gero eta gehiago desagertzen ari dira laborantza politiken gatik.
Hemendik aitzina, Marie-Claire Lurzaindiaren 24 garen etxetiarra izanen da.

  • Atharratzen :

2013ko azaroan, Lurzaindiak SAFER-ari dei egiten dio lehentasunez erosteko eskubidea balia dezan, prezioa berrikusiz, Atharratzen saltzen zen etxalde baten kasuan (165 000 €-tan saltzen zen Landesetako enpresaburu bati). SAFER-ak etxaldea 130 000€-tan berriz estimatu du. Orduan, jabeak ontasuna saltzetik kendu du. Zonbait hilabete berantago, saltzea finkatzen da 140 000 €-tan tokiko laborari batekin bere etxaldea handitzeko beharra duela eta.
Yann Vaugon, lurrik gabeko artzaina da eta 10 urte hauetan Euskal Herriko lurretan lan egiten du. Bere egoera finkatu nahian, Lurzaindiari dei egiten du. Orduan, Lurzaindia SAFER-ari buruz itzultzen da berriz, 140 000 €-tan lehentasunez eros dezan galdeginez.
Oihenartea Lurzaindiaren ontasuna bilakatzen da (21 ha lur, 55 000 €). Yannek eraikinak bere aldetik erosi ditu.
Yann laborari plantatzen da beraz Atharratzen eta artzaingoan segituko du Xiberoan, neguko bazkak segurtatuz.
Bi ekintza hauek Lurzaindiaren helburuetan sartzen dira osoki : laborantza herrikoi azkarra atxiki Euskal Herrian.
Horrela, Lurzaindiaren iduriko, 30 ha inguru ororen ontasuna bilakatu dira.
Kolektiboki erosi den lur hori etxeen merkatutik ateratu da betiko. Egun, bi laborari atxikitzen dira eta lur erreserba segurtatzen da biharko, instalatze berrien laguntzeko.

LURZAINDIA gaur egun :

  • 445 ha laborantza lur
  • 24 etxalde
  • 33 laborari
  • 3465 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook