Amalurra zain dezagun !

2014ko ekintzetan, Lurzaindiak bi akzio burutu ditu Basabürün :

  • Lakarrin :

Etxetiar batek erabiltzen zituen 8,5 ha lur saltzen ezarri dituzte jabeek.
Laborantza herrikoian engaiatua den, Marie-Claire Leurgorry-k 25 ha lur erabiltzen ditu haragitako behiak hazteko. Bere ekoizpena zuzenki saltzen du.
8,5 ha horiek beharrezkoak ditu bere aktibitatearen segitzeko eta beraz, horien saltzeak etxalde xume honen geroa azkarki trabatzen ahal zuen, Euskal Herriko eskualde patartsu honetan. Etxetiarrak galdeginik, jabearekin harremanetan sartu gira ontasun horren erosteko.
8,5 ha horiek erosiz, Lurzaindiak etxalde ttipien aldeko lana erakusten du, etxalde ttipiek laborari kopurua segurtatzen baitute eta lurralde antolamendua eragiten baitute baikorki. Bainan maleruski gero eta gehiago desagertzen ari dira laborantza politiken gatik.
Hemendik aitzina, Marie-Claire Lurzaindiaren 24 garen etxetiarra izanen da.

  • Atharratzen :

2013ko azaroan, Lurzaindiak SAFER-ari dei egiten dio lehentasunez erosteko eskubidea balia dezan, prezioa berrikusiz, Atharratzen saltzen zen etxalde baten kasuan (165 000 €-tan saltzen zen Landesetako enpresaburu bati). SAFER-ak etxaldea 130 000€-tan berriz estimatu du. Orduan, jabeak ontasuna saltzetik kendu du. Zonbait hilabete berantago, saltzea finkatzen da 140 000 €-tan tokiko laborari batekin bere etxaldea handitzeko beharra duela eta.
Yann Vaugon, lurrik gabeko artzaina da eta 10 urte hauetan Euskal Herriko lurretan lan egiten du. Bere egoera finkatu nahian, Lurzaindiari dei egiten du. Orduan, Lurzaindia SAFER-ari buruz itzultzen da berriz, 140 000 €-tan lehentasunez eros dezan galdeginez.
Oihenartea Lurzaindiaren ontasuna bilakatzen da (21 ha lur, 55 000 €). Yannek eraikinak bere aldetik erosi ditu.
Yann laborari plantatzen da beraz Atharratzen eta artzaingoan segituko du Xiberoan, neguko bazkak segurtatuz.
Bi ekintza hauek Lurzaindiaren helburuetan sartzen dira osoki : laborantza herrikoi azkarra atxiki Euskal Herrian.
Horrela, Lurzaindiaren iduriko, 30 ha inguru ororen ontasuna bilakatu dira.
Kolektiboki erosi den lur hori etxeen merkatutik ateratu da betiko. Egun, bi laborari atxikitzen dira eta lur erreserba segurtatzen da biharko, instalatze berrien laguntzeko.

Lehen hilabete hauetan, Lurzaindiak lurraren merkatuaren baitan « moralizatze » lana eraman du, SAFERari dei eginez erregularki, lurraren prezio « zuzena » segurtatzeko, prezioa berrikusteko edo lurrak bere laborantza funtzioa ez dezan gal.

Bidean diren laborantza lurren saleroste guzien berri hartzen du Lurzaindiak. Ikerketa lan bat eramaiten da aldi oro sal-prezioa onargarria denetz neurtzeko, lurren laborantzarako erabilpena atxikitzen dela segurtatzeko, saltzeak ez duela etxalde bat neurrigabekoa bilakarazten edo etxetiar batek ez duela lurren erabilpena galtzen segurtatzeko etab.

Kriterio hauetarik bat lanjerrean den kasuan, zerbaiten egitea entseatzen da Lurzaindia beti. Orain badu urte bat eta erdi ibiltzen dela egitura. Ondorioz,
14 aldiz esku hartu dugu hainbat tratu espekulatiboen geldiarazteko edo laborantza lurrak zaintzeko.

Iparralde osoan :

  • lehentasunez erosteko 7 galde egin ditugu SAFER-ari, prezioa berrikusteko
  • sal-prezioan lehentasunez erosteko 3 galde egin ditugu SAFER-ari
  • onez onean erosteko 4 proposamen egin ditugu, jabearekin zuzenki harremanetan izanez

Gehienetan, Lurzaindiaren lanari esker etxeak eraikitzeko akzio batzu geldituak izan dira eta proposatu sal-prezio batzu apaldu dira.
Gure parte hartzearen ondotik, saldu ontasunen prezioak berrikusiak izan dira, %18 / % 73-ko apaltze batekin, ondorioak eraginez Euskal Herriko laborantza lurren tratuetan : deneri baliatzen den akzioa hots.

Bi eroste laborantza bizirik atxikitzeko Basabürün
ikusi hemen

Beren aurrezkiari zentzu bat eman nahi duten guzien beharra badu Lurzaindiak
ikusi hemen

Lurzaindiaren sortzearekin 2013 an, laborantxako lurren espekulazioaren kontrako akzio garrantzitxu frango eramanak izan dira (hemen irakuri).

Bi eskuratze ekitaldirekin hasten da 2014 urtea.

 

Lakarriko laborari batek lantzen dituen lurretan egoiteko deretsoa atxiki du Lurzaindiaren ekintzari esker.

Lur jabeek 8 ha lur saldu nahi zituzten. Bainan, alde batetik etxaldearen funtzionamenduarentzat beharrezkoak diren lur baliosenak salmentatik baztertuak ziren. Bestalde, hazleak ez zuen lurren erosteko ahalik, lehentasuna ukanik ere. Bere lana eta etxaldearen biziraupena mehatxatuak ziren beraz.

Baserri alokantza auzetegiaren aitzinean akomeatze prozedura baten ondotik, Lurzaindia onez oneko akordio batetara heldu da. Orduan, etxaldearentzat beharrezkoak ziren lur baliosenak salmentan berriz sartuak izan dira eta Lurzaindiak lurren erosteko gogoa erakutsi du, 18 000 €-rentzat, ondotik hazleari alokatuko dizkionak. Konbenio bat izenpetu da hiru kideen artean, prozedura judizialak saiesteko.

Eremu horiek laborantzako lurrak egoiten dira, jabego kolektiboan eta beraz merkatu espekulatibotik baztertuak betiko. Halaber, aktibitatea atxikia da eta laborarixak lan egiten ahalko du lasaitasunean, bere lan tresna desagertzeko arriskuan izan gabe.

 

Donibane Lohitzunen, eraikuntzarako presio handia jasaiten duen gune batetako laborantza lurrak erosi ditu SAFERak, Lurzaindiaren ekintzari esker.

Donibane Lohitzunen, itsasbazterretik hurbil, 10ha laborantza lur salduak ziren proiektu pribatu batentzat. Kasu huntan, lur horiek laborantzako funtzioa galtzen zuten. Lurzaindiak lehentasunez erosteko eskubidea galdegin dio SAFERari.

Galde hunen ondotik, SAFERAk lur horiek lehentasunez erosi ditu, hastapeneko sal prezioan : 55 000 €. Orain, lur horiek erosteko prest den laborantzan plantatzeko kandidata atxeman behar du. Lurzaindiak bere burua aurkeztu du.

SAFERak du eroslea hautatuko. Dena den, eroslea Lurzaindia bezalako egitura kolektiboa izan dadin beharrezko iduritzen zauku, halako gune batetan lurren laborantzarako funtzioa segurtatzeko luzaz.

LURZAINDIA gaur egun :

  • 374 ha laborantza lur
    20 etxalde
  • 29 laborari
  • 3175 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook