Amalurra zain dezagun !

              

14 afera lur espekulazioaren kontra :

 

Bi afera ezin ukan ditugu eraman preentzio galdera arte

 

Sei preentzio galdera ezeztatuak izan dira SAFERaren partetik (etxe ez okupatua 3 urte baino gehiagotik, laborantza bokazioa galduriko etxea...)

 

Afera batean, SAFERak saltzea ez du baimendu (10 urtepetik erosia baitzen)

 

Afera batean, laborari batek preentzio galdea egin du prezioaren apaltzeko.

 

Afera batean, SAFERak prezioa onargarria zela estimatu du, laborariak preentatu du prezioan.

 

Bi preentzi galderen ondorioz saltzeak kenduak izan dira.

 

Afera bat ez da oraindik bururatua.

 

3 dozierra laborantza bokazioa galtzearen kontra :

 

Hiru akzio prezio preentzio galdean (eroslea ez dena laboraria)

 

Bi afera ez dira oraindik bururatuak.

 

Beste bat bururatu da SAFERak ukanez etxaldea eta berriz utzi duena Lurzaindia baino beste kandidate bateri (laboraria).

 

Bi eskuratze :

 

Apirilean, Lurzaindiak Atharratzeko OYHENARTIA etxaldeko 21 ha lur eskuratu ditu 62 606 eurorentzat, Yann Vaugon lur gabeko artzaina instalatzea permititu duena.

 

Uztailean, Lurzaindiak 4 ha baino gehiago lur erosi ditu Domintxainen 21 000 eurorentzat, Jean Berhoren (ahate Kriaxera arrazaren itzulian duen agro-ekologiko sistema) etxaldea segurtatzen duena eta 3 pertsonako GAEC baten sortzea permitituko duena.

 

Dakizuen bezala LURZAINDIAk lurrak erosten ditu kolektiboki, eta laborariak laguntzen instalatzen horren bidez .(barrnekaldean gehenik azken urte hauetan).Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Lurzaindian parte hartzen du ; azken hunek ospatu du urtarrilaren 16an bere 11garren urte betetzea eta aurkeztu du bereziki EHLGek ereman lana (Solagro eta BLE egiturekin) kostaldeko herri elkargoarentzat: laborantzaren diagnostikoa, bai ta ere erronkak eta perspektibak.

Laborantzako lurrak azkarki ttipitu dira azken 60 urteetan ; eraikuntzek, azpi egiturek gaina hartu dute, hautetsiek sentsu hortarat arizan baitira, ..

400ha bailatuak dira beti laborantzako sektore horretan (%57arto eta%32 pentze), eta 26 etxalde gelditzen dira. Argi da desagertzeko arriskuan direla, ez bada deus egiten.

Diagnostiko fina egin ondoan, EHLGek dio gaurko erronkak argiki agertzen direla : lurrak zaindu behar dira, laborantza iraunkor bat garatu, lurraldeari egokitua dena (baratzengintza adibidez), eta ekoizpenak ongi balorisatu. Lurrak babesteko tresna juridikoak baliatzen ahal dira , lurrak « laborantzako edo naturalak » klasatuak izan ditezen. LURZAINDIAK ere bere rola ukaiten ahal luke ondoko ilabete, edo urteetan lurrak erosiz !

MUSKILDI BIZI

 

Kabaret 2016

 

Egün on,

Aurten ere KABARET GAÜALDIAlat kümitatzen zütüegü, barantailaren 6an neskenegünarekin, gaüko 9 orenetan, Posonpesenean, LURZAINDIAren alde :

  • AIRE AHIZPAK – Düala urtea plazaratü « Bidexka » diskak ontsa llabür-biltzen dü AIRE ahizpeen ibilbidea, beren botz ozenez hitzei indar emaiten deie. Eskü soinü joile bat lagün, Amaia eta Paxkalin gure artean dirateke.
  • TIPUL & PUTIL –Beñat Bidegain eta Jean-Marie Irigoin gure artean dütüzkegü bi irri eginarazteko. Kautereen ispiritüarekin, aktüalitatea jorratzen düe eta gure itzal ttipiak argitan emaiten dütüe.
  • SOHÜTARRAK – Sohütako pastoraletik landa, gizon talde honek (Benoît Haristoy, Alain Guimon, Laurent Jaury, Serge Gabaston, Felix Aguer) jarraikitzen düe alkarrekin kantatzen. Ardelü kaskoan egin gaüaldian errezebitü güntüan jadanik eta hanitx gustatü zeizkün.

 

Diharü emaitzak bildüko dütügü LURZAINDIAren alde, lürrak eta bastizamentüak kolektiboki erosteko eta ondotik laborariaren eskütan jarteko alokairü baten trük. Diharüzione horri esker, lürraren gaineko espekülazionea zaintzen dü LURZAINDIAk, laborantxarako lürrak betikotz hazten gütüan ontarzün gisa ekarriz.

 

Tziauzte gaüaldi goxo baten igaraitea, biskotxak eskeiniko dütügü plantatürik diratekean mahain ttipietan.

voeux

LURZAINDIA gaur egun :

  • 445 ha laborantza lur
  • 24 etxalde
  • 33 laborari
  • 3465 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook