Amalurra zain dezagun !

MUSKILDI BIZI

 

Kabaret 2016

 

Egün on,

Aurten ere KABARET GAÜALDIAlat kümitatzen zütüegü, barantailaren 6an neskenegünarekin, gaüko 9 orenetan, Posonpesenean, LURZAINDIAren alde :

  • AIRE AHIZPAK – Düala urtea plazaratü « Bidexka » diskak ontsa llabür-biltzen dü AIRE ahizpeen ibilbidea, beren botz ozenez hitzei indar emaiten deie. Eskü soinü joile bat lagün, Amaia eta Paxkalin gure artean dirateke.
  • TIPUL & PUTIL –Beñat Bidegain eta Jean-Marie Irigoin gure artean dütüzkegü bi irri eginarazteko. Kautereen ispiritüarekin, aktüalitatea jorratzen düe eta gure itzal ttipiak argitan emaiten dütüe.
  • SOHÜTARRAK – Sohütako pastoraletik landa, gizon talde honek (Benoît Haristoy, Alain Guimon, Laurent Jaury, Serge Gabaston, Felix Aguer) jarraikitzen düe alkarrekin kantatzen. Ardelü kaskoan egin gaüaldian errezebitü güntüan jadanik eta hanitx gustatü zeizkün.

 

Diharü emaitzak bildüko dütügü LURZAINDIAren alde, lürrak eta bastizamentüak kolektiboki erosteko eta ondotik laborariaren eskütan jarteko alokairü baten trük. Diharüzione horri esker, lürraren gaineko espekülazionea zaintzen dü LURZAINDIAk, laborantxarako lürrak betikotz hazten gütüan ontarzün gisa ekarriz.

 

Tziauzte gaüaldi goxo baten igaraitea, biskotxak eskeiniko dütügü plantatürik diratekean mahain ttipietan.

voeux

Lurzaindiak laborantxarako lur (irauli daitezken alorrak) batzu eskuratu ditu Domintxaine herrian. Orain, aurkezte deialdi bat antolatzen du norbaitek lur horien landu ahal ditzan.

 Domintxaine-Berruetan, kadastratuak diren lurrak:

-          C1190 : 2ha 31a 20ca

-          C2256 : 1ha 88a 45ca

 

 Lurren bisita baten egitea proposatua zaizue 2015/08/20an

Hitzordua 10:00tan Lohitzune Oihergiko herriko plazan.

Izenak eman E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo 07 81 59 65 77

 

Zuen kandidaturak (proiektuaren aurkezpena + motibapen gutuna) igor ondoko helbiderat 2015/08/31a aitzin :

 

LURZAINDIA

Haize Berri – Bourg

64 120 OSTABAT ASME

 

Edo mailez :

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Soilik elkarrizketa batetara deituak izanen diren kandidatuak, kontaktatuak izanen dira.

 Proiektua laborantxa biologikoan izaitea hobe.

 

Irailaren 15a aitzin ez baduzue erantzunik ukaiten, horrek erran nahi du zuen kandidatura ez dela atxikia.

Zenbait hilabetetik aurrera, Lurzaindiak Instalazio-Transmizio Sarean parte hartzen du, Euskal Herriko laborantza garapen elkarte batzuekin (EHLG, BLE, AFOG, ELB).
2014an, ikusiz zein ziren beharrak eta eskasak instalazio-transmizioa laguntzeko, sare honek gogoeta bat eraman du laborantza proba gune baten eraikuntzaren inguruan.

Laborantza proba gune bati esker, proiektu eramaileei egiazko baldintzetan heien egitasmoa saiatzeko eta balidatzeko aukera emaiten die, bainan juridikoki arriskuak mugatuz.

Laborantza proba guneak, proiektu eramaileari eskaintzen dio :

  • Araudi ingurua : zuzenbide, fiskal eta kontable ostatatzea.
  • Laguntza ingurua : formakuntzak, segimena, aholkuak.
  • Inguru fisikoa : erabili daitezkeen lurrak, eraikuntzak eta tresnak...

Ikerketa bere hirugarren eta azken fasean da, eta aterabide ezberdinak gogoetatuak dira inguru hauen gauzatzeko.

Ekainaren 29an, Lurzaindiak azken urrats honetan parte hartuko du, HERRIKO laborantza proba gunearen sormena gauzatzeko.

LURZAINDIA gaur egun :

  • 379 ha laborantza lur
  • 21 etxalde
  • 30 laborari
  • 3432 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook