Amalurra zain dezagun !

Akzioduneri proposatua izan den urriaren 1eko bilkuran, LURZAINDIAk 2013ko sorkuntzan zituen helburuak azaldu ditugu, erreusitu eta hobetu eta egitekoak diren punduak azpimarratuz.

Elgarrizketa eta debate aberatsak izanez, bigarren bilkura bat finkatua da luzarako perspektibak eta plantan ezarri behar den estrategia aipatzeko :
 

Urriaren 22ean, larunbatarekin, 10etan
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen
egoitzan, Ainiza Monjolosen


Zatozte saldo haundian eta motibatuak!

 

2016ko ekainaren 4ko biltzar nagusiaren ondotik, ERNEko kideek (Lurzaindia kudeatzen duen egitura) 2013tik goiti ereman dituzten aktibitateen emaitzak ikertu dituzte, bai eta ere beharrak epe labur eta ertainean.

Helburua da estrategia baten zehaztea eta ahal guzien ezartzea eraginkorrago aritzeko laborantxako lurren problematikaz.

Nahi dugu ahal bezain bat harpidetzailek parte hartzea gogoeta hortan baita ere ondoko ekintzetan, eztabaidarat gomitatuz.

Urriaren 1ean, 10tan,

Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Ainiza Monjelosen.

Zatozte saldo haundian eta motibatuak!

 

 

Lurzaindiarendako eraskusketa-salmenta joankorra

Larrunen parean, xibaleten gainean oihal-argazki, Lurzaindiaren ekintzen inguruko harremanak, ur gune eta bixkotxak, iratze eta ahabien freskotasunean, Urzuiara doan xendrako arditegi baten ondoan.

Gomitatuak : ibiltzaile, laborari, artista, ikasle, bisitari, munduko herritar eta lurraren zaintzaleak...

Helburuak:Lurzaindia ezaguztaraztea Euskal Herriko bideetatik, sorpresa, elkartasun, kuriositate, kontenplazio, partegatze eta artista kolektibo batetik pasatuz.

Helbidea : Baiona eta Garazitik 25km - Kanbo Hazparne lotzen duen D10tik pasatuz – Makeako bidean, « Ahabi bilketa » seinale taula segitu bi kilometroz, Xixtaberriko arditegi eta sagartze arteko aparkalekua arte (250m altura).

Noiz : 2016eko agorrilaren 14tik 25era – arratsaldeko 3etatik 6etara – euri gabeko igande guziz (kanpoan izanez).

 photo stand 7 2

 

Oihal gaineko argazkien ankrezko kopia numerikoak salgai, Lurzaindiaren probetxuan, Baionako Artéïs atelierraren partez.

OIHAL-ARGAZKIA 33,95EUROTIK GOITI (fabrikazio prezioa)

Lurzaindiaren probetxu gero...

 

Salmenta gune iraunkorrak 2016/08/01ean :

Jakin liburutegian : 8, Foch kalea / 7, Louise Darracq kalea – 64 100 Baiona (Euskaldunen plaza ondoan)

Les musardises – 8, Herriko Etxearen kalean – 64 250 – Kanbo (Herriko Etxearen parean)

Malgax artisau salmenta – 6 Edmond Rostand kalea – 64 250 Kanbo (St Joseph parkearen parean)

Zerbitzu herritarra: Lurzaindiak misione bat proposatzen du

 

Nun ?: IZURA

 

Zer ?: Misionea, Arrapitz sarearen barne den Lurzaindian iraganen da.

Lurzaindiaren helburuak, lur espekulazioa mugatzea da eta laborantza lur eta eraikuntzak kolektiboki erostea laborarieri uzteko da; luzerako alokailueri esker.

Misionearen ekintzak :

-Elkartasun ekonomiaren bidez bereziki, Laborantza aktibitatearen babesteari eta garatzeari sensibilizioa

-Laborantza lurren babestearen, laborantza lana garatzearen, laborari gazteen instalazioaren eta tokiko eta kalitatezko elikaduren ekoiztearen balioztatzea.

-Lurraldeko hautetsi eta aktoreen sensibilizatzea, laborantza lurren babesa eta beharraren alde.

 

Noiz ? 2016eko agorrilaren 12-tik goiti (12 hilabete, 24 ordu/astean)

http://www.service-civique.gouv.fr/missions/preserver-la-terre-nourriciere

LURZAINDIA gaur egun :

  • 445 ha laborantza lur
  • 24 etxalde
  • 33 laborari
  • 3465 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook