Amalurra zain dezagun !

 

elb-lurzaindia

 

Prentsageria

Kanboko PLUa bozkatuko dute Euskal elkargoko hautetsiek gaurko bilkuran.
Berriz ere, laborantxako lur andana batek elikatzeko gaitasuna galduko du betiko : balio agronomiko haundia duten 11 hektara eraikigarri bilakatuko dira, lur berri bat ere ez delarik emanen laborantxan aritzeko.
Lur gehiago pasatzen dela A (laborantxa) edo N (naturala) sailan agertzea, kalkulu tronpakor baten ondorioa da : lur horiek laborantxarako ahalik eskaintzen ez duten zati ttipi andana baten gehiketa dira edo jadanik laborantxan erabiltzen diren lurrak dira, sailkapen xuxena berreskuratzen dutena.
Gauza beraz ohartzen gira beti : LABORANTXARAKO EREMU BERRIRIK EZ DA SEKULA SORTZEN PLU-etan !

Laborantxak galduko duen eremuaren parte bat Kanbo sartzean da, Marienia artatze zentroa baono lehen ; laborantxako interes haunida du bainan ere pasaiarendako. Eraikitzen bada, herriaren itxura azkarki aldatuko da.

Lan eremu baten sortzeko beharra aintzinatuko da hain segur PLUaren justifikatzeko. Hautetsiek ez ote dute beren herriko eremutik zabalago pentsatu behar lan eremuen gogoetaldi eta planifikazioan (jakinez ainitz lan eremu ez direla beteak) ? Paisairi buruz kalte gutiago egin lezaken eremurik ez ote da ?

Eta zergatik beste ahanzten da laborantxa ere aktibitate ekonomikoa dela, iraunteko eremu beharra duena, eta lurraldeari balio erantsi haundia emaiten diona ? Hiri bazterreko laborantxak, azkarki ahuldua dena, sustengatua izaiteko beharra badu, ez kaltetua izaitekoa.

Bestalde, etxebizitzarako beharretaz mintzatu behar bada, oroitaraz dezagun Kanbo egunero baliatuak diren 2747 etxe bizitzen ondoan badirela 1009 bizitegi, hauek bigarren etxebizitza, etxe huts edo artetan okupatuak direnak, hots herriko bizitegien %27a !!

Hautetsiek (kontsumitzaileak direnak ere), noiz nahi diote laborantxako lurren zaintzeari atxikiak direla, janaria ekoizteko eremuak nahi dituztela hirien ondoan, hurbileko eta kalitatezko elikadura ukaiteko, etab.
Noiz pasatuko gira hitzetik obretarat ? Noiz lurraldearendako on denaz luzarako ikuspegia ? Kanboko proietua den bezala ez bozkatzea galdegiten diegu hautetsieri, luzarako ondorioa sobera larriak direlako !

PLU-en bozkatzean geldialdi bat behar da, laborantxaren lurren beharraz eta inportantziaz gogoeta zabala eralan artean.

--

Bozken emaitza :  108 hautetsi, 48 kontra et 40 abstentzio. Lehen aldia da deliberazio bat ez dela onartua ahobatezkoan eta hautetsi andana batek ez duela onartu ! Beste hautetsiek laborantza lurren geroari buruz eta laborantzaren konpetentzia hartu duen Euskal hiri elkargoaren errolari buruz dituzten kezkak adierazi dituzte.

Voeux Lurzaindia 2018 bd

 

Lurzaindiak, 71 200 eurorentzat, Arrokiagako Eskanda etxaldea erosten du, 26hekatara, ahuntztegi eta gatzategi bat dituenak.
Erosketa horrek, Annen lana salbatuko du, 2006-tik goiti alokatzen baitu etxaldea eta saltzeak lanjerrean ezartzen duelako.

 

DSC03066 - Copie

 

DSC 1154 low

"Partaidetza horri esker, nere lana eta lurren laborantza bokazioa atxikitzen ditut."

 

ANNE LAVIS

Euskal Herrian 2002-an arribatutako Walloniarra, Anne-k Etxarriko BTS ACSE formakuntza segitu du 2004-ean bukatuz. Laborantza munduaz interesatua ttipidanik, betidanik instalatzeko xedea ukan du eta 2006-eko urtarrilaren 1-ean, Arrokiagako Eskanda etxaldea alokatuz instalatu da (lehen konzientza eragozleen bilgunea zena).

Anne-k 50 ahuntz ditu eta 13 000L esne transformatzen ditu urtean (%30-a gasna eta%70-a esneki). Ekoizpen guzia – bilogikoan eta Idoki pean eramana – direktuki, Mauleko merkatuan, Miarritzeko Parme Bioccopean eta Ospitalepeko ostatuan saltzen du.

10 urte lan egin ondoren, bortizki jakin du etxaldearen jabeak saltzeko xedea zuela. Bere etxaldea ezin erosiz, aspalditik GFAM Lurra ezaguntzen zuenez, Lurzaindia deitu du. Egoeraren urgenziak eta bere lanaren atxikitzeko, Lurzaindiak baikorki erantzun dio aurrezki herrikoia erabiltzeko etxaldea kolektiboki erosteko.

Anne-n arabera "Lurzaindia eta emaileen mobilizazioa beharrezkoak dira desagertzen ari diren baserrien biziarazteko. Lurra, bizi lekua, lan tresna, paisaia edo eta kalitatezko ekoizpenak sustengatzen ditu."

 

Elgarrekin gure laborarien lana eta laborantza lurrak atxiki ditzagun!

Anne sustengatzen dut, partaidetzen naiz!

DSC 1330 low - Copie

« Baigorriko gure familiaren etxaldean, mahastia zuen polilaborantza lantzen zen nere aitatxiren garaian. Gaztetik mahastizain lanaren pasioa pasa daut eta orduan pasio hori segitu dut BTSA Mahastizain-Enologoa ikasketak eginez eta 20 urtetik goiti Irulegiko kooperatiban sartuz. Nere denbora partekatzen nuen orduan arnoaren inguruko pasioa eta etxaldeko hazkuntza lanen artean. 1995ean mahastizainaren pasioak pusatu nau MENTA proiektuaren kandidatura deiari erantzutera. Beste 4 mahastizainekin bildu naiz orduan 11ha mahasti lurren kontserbatzeko. GFA* laguntzera etorri zen lurreri buruzko presioa azkarra zelako deia. Kanpaina horrentzat, GFAren hastapena zenez, esplikatze eta aurkezpen lan haundi bat eraman ginuen. GFA-ren laguntza eta dinamismoari esker, lurren erostea erreusitu dugu eta gure artean partekatu ditugu.

Gaur egun 5ha mahasti lantzen ditut eta etxaldearen beste lurrak pentzetan. Geroa transmizioan ikusten dut, ekoizpen baldintzak hobetzean, emaitza eta bio artatzeekin; baina lur eremu bat atxikiko dut nere pasioarekin zahartzeko.

Lurzaindia deitzea kontseilatzen dut, etxaldeak salbatzen dituelako eta elgarrekin lanean laguntzen gaituelako. »

 

JM Crouspeyre

 « Gure pasioaz bizi gaitezen, Lurzaindiak laguntzen gaitu lurren problematikaren aintzinean »

 

Nun atxemaiten ahal dira Jean Marie-ren mozkinak ?

  • Mozkin guziak Irulegiko xotoan atxemaiten ahal dira.

 


*Lurzaindia 2013ko GFAM Lurraren eboluzioa da

LURZAINDIA gaur egun :

  • 379 ha laborantza lur
  • 21 etxalde
  • 30 laborari
  • 3432 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook