Amalurra zain dezagun !

Egun on,
 
Euskoa baliatu eta, Eusko %3a eskuratzeko gure elkartea lagun bezala aukeratu duzuen guztiei esker, Euskal Monetarengandik 563 euroko (euskoz) dohaintza jaso berri dugu.

> Erraza da, Euskora kidetzen den pertsona bakoitzak gure elkartea lagun bezala aukeratzen badu, euskoz egin dituen erosketa guztien %3ko dohaintza sortzen du gure elkartearentzat!
 
Euskoak banatu berri die 29 000 euskoko dohaintza 50 bat elkarteei. Iaz berriz 18 900 eusko banatu ziren. Gero eta lagun gehiagok baliatzen dute euskoa, beraz dohaintzak gero eta handiagoak dira!
 
Zuk ere parte hartu:
 
 
Eusko kontu bat ireki hemen, 12 €/urtean besterik ez du kostatzen, eta ez da ondotik gastu gehiagorik: http://www.euskalmoneta.org/ouverture-de-compte.php
Izen emate esku orrian, gure elkartearen izena jarri lagundu nahi dudan elkartearen tokian.
Euskoak nun baliatzen ahal dituzun jakiteko, Eusko aurkitegia deskargatu ondotik zure lanetik edo etxetik hurbil kokatzen diren komertzioak aukeratzeko: http://www.euskalmoneta.org/annuaires/
 
Zure eusko kontua ireki orduko, zure eusko erabilpenarekin zuzenean zure elkartearentzat sortzen duzun dohaintza begiratzen ahalko duzu. Sortutako dohaintza uztailaren 1etik kontuan hartzen da (Dohaintzaren zenbaketa urte oso baterako egiten da uztailaren 1etik ondoko urteko ekainaren 30a arte).
 
Xehetasun gehiago: Euskal Moneta, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo 05 33 47 54 11.
 
Euskoak inguramena, tokiko enplegua, laborantza herrikoia, hurbileko komertzioak eta euskara laguntzeko daraman lanari buruzko gehiago jakin nahi baduzu, xehetasun guztiak dituzu hemen: http://www.euskalmoneta.org/7-bonnes-raisons/
 
Milesker eta laster arte!

LURZAINDIA gaur egun :

  • 445 ha laborantza lur
  • 24 etxalde
  • 33 laborari
  • 3465 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook