Amalurra zain dezagun !

 

Siorée Kabaret Gaua

 

Aurten ere KABARET GAÜALDIAlat kümitatzen zütügü, barantailaren 3an neskenegünarekin, gaüko 9 orenetan, Posonpesenean LURZAINDIAren kanpainaren alte :

  • INGANAMUNDO Mixel ETXEKOPAR, Sacha STANDEN eta Jean-Mixel BEDAXAGAR.

Lehenago ostatüetan entzüten ziren harat honatak gogoan, Jean Mixel Bedaxagar-en ixtoria, ipuin eta zahar hitzetaz gozatzeko parada dükegü. Artetik, kantore zonbaiten  behatzeko parada badate, Mixel Etxekopar eta Sacha Standen-en lagüntzarekin.

  • « Mairu Dantza » Mirentxu AGUERRE eta Xabier ITZAINA

Mairua bestea da, kanpotiarra, etorkina, desberdina dena. Europan, Ameriketan edo Afrikan, mairu herrietan egin bidajetan hontü kantore zonbait agertüko dütüe Mirentxu Aguerre (kantore eta perküzioak) eta Xabier Itzaina (gitarra, ud, xirulan eta kantan) aspaldiko lagünak.   

Biskotxak eskeiniko dütügü plantatürik diratekean mahain ttipietan.

KABARET GAÜA LURZAINDIAren alte dateke. Arrokiagako Ezkanda etxaltearen erosteko diharü biltze kanpaina eramaiten dü LURZAINDIAk. Denen parte hartzeari esker,  hor berean laborantxaz bizitzen jarraikitzen ahalko dü Anne LAVIS ahüntz hazleak.

 


MUSKILDI BIZI

Prentsa harremana / contact Presse :

Popol BOSCQ - Tél : 05 59 28 29 54 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

LURZAINDIA gaur egun :

  • 379 ha laborantza lur
  • 21 etxalde
  • 30 laborari
  • 3432 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook