Amalurra zain dezagun !

2016-eko martxoaren 7ko prentsa aurrekoak, Euskal Herriko lur eta etxalde eskuratzeen bi proiektu berriren eramaiteko diru biltze kanpainaren abiatu du. Zuen laguntzari esker, 400 000€ biltzea espero dugu 2016 maiatzaren bukarea aintzin, laborantza lurren babesa duen helburua segitzeko eta laborantza herrikoia bultzatzen duten etxalde ttipiak edo eta laborari berrien instalatzea laguntzeko.

ConfpresseLUR5

 

Helburua : 2016ean bi etxalde berri Lurzaindiarenak !

Amila Arüen

Lurzaindiak etxalde bat erosten du, 25ha lurrekin, arditegi eta behitegi batzuekin 135 000€ Arüe-thorrotz-Olhaibiko herrian.

Erosketa horrek 26 urteko (famili kuadrotik kanpo den) emazte bat instalatuko du, Amila Abou-Antoun.

Bere proiektua Alpesetako behi beltz esnedun behikiekin instalatzea da, laborantza biologikoan eta esnea etxean transformatuz.

Amila biziki motibatua da ; Hazparnen laborantzan formatu da aprendizgoan eta ordezkatze zerbitzuan lan eginez, bere esperientzia azkartu du.

 

Nere proiektua ?

« Lurraz bizitu eta nere lana eta ekoizpenak partekatu (panna cotta, esne gaina...), lurra, kabalak eta jendeak errespetatuz. »

 

amila

 

 

Johanne & Lutxo Xiberuan

Lurzaindiak Leizeaga etxaldea erosten du Xiberuan, 46ha lur eta oihanekin eta arditegi batekin 204 000 € eurotan.

Erosketa horrek transmizioa lagunduko du Jean Foirien, 1980ean alokatuz instalatua zena orain jabeak saldu nahi duen etxaldean ; eta bi gazteren artean, Johanne Foirien eta Eric Herrera (Lutxo), GAEC baten bidez elkartu direnak.

 

Zer da Lurzaindia zuentzat?

« Bere laguntzari esker, Leizeaga etxalde osoa eta lurrak lantzen ahal ditugu laborantza herrikoiaren eta biologikoaren espirituan. Horrek gure proiektu amankomunaren segitzea segurtatu digu. »

 

          jo   lu

 

Ez gehiago igurika!

Zuk ere Amila, Johanne & Lutxo sustenga, gure lurrean dituzten instalazio eta lan proeiktuetan. Horrentzat, hainbat erres, klikatu «harpidetu» eta idatzitakoa segi.

Ez ahantz zure inguruan aipatzea, gero eta gehiago izan gaitezen, lurraldearen ekonomian laguntzen duen laborantza herrikoi eta tokiko baten garatzeko.

LURZAINDIA gaur egun :

  • 445 ha laborantza lur
  • 24 etxalde
  • 33 laborari
  • 3465 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook