Amalurra zain dezagun !

Dakizuen bezala LURZAINDIAk lurrak erosten ditu kolektiboki, eta laborariak laguntzen instalatzen horren bidez .(barrnekaldean gehenik azken urte hauetan).Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Lurzaindian parte hartzen du ; azken hunek ospatu du urtarrilaren 16an bere 11garren urte betetzea eta aurkeztu du bereziki EHLGek ereman lana (Solagro eta BLE egiturekin) kostaldeko herri elkargoarentzat: laborantzaren diagnostikoa, bai ta ere erronkak eta perspektibak.

Laborantzako lurrak azkarki ttipitu dira azken 60 urteetan ; eraikuntzek, azpi egiturek gaina hartu dute, hautetsiek sentsu hortarat arizan baitira, ..

400ha bailatuak dira beti laborantzako sektore horretan (%57arto eta%32 pentze), eta 26 etxalde gelditzen dira. Argi da desagertzeko arriskuan direla, ez bada deus egiten.

Diagnostiko fina egin ondoan, EHLGek dio gaurko erronkak argiki agertzen direla : lurrak zaindu behar dira, laborantza iraunkor bat garatu, lurraldeari egokitua dena (baratzengintza adibidez), eta ekoizpenak ongi balorisatu. Lurrak babesteko tresna juridikoak baliatzen ahal dira , lurrak « laborantzako edo naturalak » klasatuak izan ditezen. LURZAINDIAK ere bere rola ukaiten ahal luke ondoko ilabete, edo urteetan lurrak erosiz !

LURZAINDIA gaur egun :

  • 445 ha laborantza lur
  • 24 etxalde
  • 33 laborari
  • 3465 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook