Amalurra zain dezagun !

 

Lurzaindiak, 71 200 eurorentzat, Arrokiagako Eskanda etxaldea erosten du, 26hekatara, ahuntztegi eta gatzategi bat dituenak.
Erosketa horrek, Annen lana salbatuko du, 2006-tik goiti alokatzen baitu etxaldea eta saltzeak lanjerrean ezartzen duelako.

 

DSC03066 - Copie

 

DSC 1154 low

"Partaidetza horri esker, nere lana eta lurren laborantza bokazioa atxikitzen ditut."

 

ANNE LAVIS

Euskal Herrian 2002-an arribatutako Walloniarra, Anne-k Etxarriko BTS ACSE formakuntza segitu du 2004-ean bukatuz. Laborantza munduaz interesatua ttipidanik, betidanik instalatzeko xedea ukan du eta 2006-eko urtarrilaren 1-ean, Arrokiagako Eskanda etxaldea alokatuz instalatu da (lehen konzientza eragozleen bilgunea zena).

Anne-k 50 ahuntz ditu eta 13 000L esne transformatzen ditu urtean (%30-a gasna eta%70-a esneki). Ekoizpen guzia – bilogikoan eta Idoki pean eramana – direktuki, Mauleko merkatuan, Miarritzeko Parme Bioccopean eta Ospitalepeko ostatuan saltzen du.

10 urte lan egin ondoren, bortizki jakin du etxaldearen jabeak saltzeko xedea zuela. Bere etxaldea ezin erosiz, aspalditik GFAM Lurra ezaguntzen zuenez, Lurzaindia deitu du. Egoeraren urgenziak eta bere lanaren atxikitzeko, Lurzaindiak baikorki erantzun dio aurrezki herrikoia erabiltzeko etxaldea kolektiboki erosteko.

Anne-n arabera "Lurzaindia eta emaileen mobilizazioa beharrezkoak dira desagertzen ari diren baserrien biziarazteko. Lurra, bizi lekua, lan tresna, paisaia edo eta kalitatezko ekoizpenak sustengatzen ditu."

 

Elgarrekin gure laborarien lana eta laborantza lurrak atxiki ditzagun!

Anne sustengatzen dut, partaidetzen naiz!

DSC 1330 low - Copie

« Baigorriko gure familiaren etxaldean, mahastia zuen polilaborantza lantzen zen nere aitatxiren garaian. Gaztetik mahastizain lanaren pasioa pasa daut eta orduan pasio hori segitu dut BTSA Mahastizain-Enologoa ikasketak eginez eta 20 urtetik goiti Irulegiko kooperatiban sartuz. Nere denbora partekatzen nuen orduan arnoaren inguruko pasioa eta etxaldeko hazkuntza lanen artean. 1995ean mahastizainaren pasioak pusatu nau MENTA proiektuaren kandidatura deiari erantzutera. Beste 4 mahastizainekin bildu naiz orduan 11ha mahasti lurren kontserbatzeko. GFA* laguntzera etorri zen lurreri buruzko presioa azkarra zelako deia. Kanpaina horrentzat, GFAren hastapena zenez, esplikatze eta aurkezpen lan haundi bat eraman ginuen. GFA-ren laguntza eta dinamismoari esker, lurren erostea erreusitu dugu eta gure artean partekatu ditugu.

Gaur egun 5ha mahasti lantzen ditut eta etxaldearen beste lurrak pentzetan. Geroa transmizioan ikusten dut, ekoizpen baldintzak hobetzean, emaitza eta bio artatzeekin; baina lur eremu bat atxikiko dut nere pasioarekin zahartzeko.

Lurzaindia deitzea kontseilatzen dut, etxaldeak salbatzen dituelako eta elgarrekin lanean laguntzen gaituelako. »

 

JM Crouspeyre

 « Gure pasioaz bizi gaitezen, Lurzaindiak laguntzen gaitu lurren problematikaren aintzinean »

 

Nun atxemaiten ahal dira Jean Marie-ren mozkinak ?

  • Mozkin guziak Irulegiko xotoan atxemaiten ahal dira.

 


*Lurzaindia 2013ko GFAM Lurraren eboluzioa da

 

arrangoitze

Arrangoitzen gira egun, salmenta espekulatibo berri baten salatzeko, poderedunen ahalgegabea erakusten duena ere.
Alabainan, Danone enpresako burua den Franck Riboud, bere etxe ondoko Alain Prost-en etxea erosten ari da, 5,7 hektara (57 000 m2) lurrekin, 3,85 milioi euroko prezio ikaragarrian. Riboud-k berak hemen duen etxeak 6 ha pasa (60 000 m2) dituelarik.

Lurrak galde haundia du eremu huntan, podere publikoek eraikuntza barreatuen kontra borrokatu behar dela diote eta indarrak galdegiten dituzte bide hortarik. Bainan ber mementoan dirudunak beti aiserian bizi dira. Franck Riboud auzoaren erosten ari da, bere esku bakarretan 11 hektara bilduz, goxa lekutako.

Etxe bakotxa 5 hektara lurrekin salerosi behar bada, zonbat denbora gelditzen da kosta ondoko eremu hau osoki kolonizatua izan baino lehen CAC40ko buruzagienganik, show bizz-eko ala kirol munduko jende famatuenganik, hemen lan egiten duten familieri lekua kenduz eta hiri bazterreko laborantxa behin betiko desagertaraziz ?

Hemengo bi etxe hauetako lurra ez bada ere laborantxarendako erabilia aspalditik, holako salerospenek bide bat erakusten dute eta ondoko erosleek, hauek ere aberatsen mundukoak, ez dute gutiago egin nahiko. Azken urteetan, argiki ikusten dugu etxeak beti eta lur gehiagorekin saltzen direla, laborantxari kalte eginez aldi bakotx.

Arrangoitzen eta inguruetan oraindik gelditzen diren laborantxako lurrek presione haundia jasaiten dute (ohartu Franck Riboud-ren « baratzea » oraindik laborantxarako erabiliak diren inguruko pentzeak baino haudiagoa dela !). Dirudunek erosi ondotik, elikatzeko gaitasuna betikotz galtzen dute lur hauek.

Hemen gaindiko salerospen guziak bezala, etxe hau ezin onartuzko prezio azkarrean erosia da, hemengo erokeri espekulatiboa haziz.

Gertakari hau oraindik gehiago salagarria da ikusiz eroslea nor den : 3,5 M€ luzatzen dituena laborarien larrutzaile bat da. Danone enpresak sekulako benefizioak agertzen ditu esne sektoreak krisa larrienetarik bat bizi duelarik, ekoizleak galduz nasaiki.

Gaurregun behi esne prezioa 320€/1000 L pagatua da, ekoizpen gastuak 400€/1000L hurbiltzen direlarik : ekoizten duten litro bakotx, ekoizleek dirua galtzen dute, esnetegiko buruak bere sakelak sekula bezala betetzen dituen bitartean. 2016an, ekoizleen %41ak dirua galdu du (lan saririk ez), Danonek sekula egin ez duen irabazia eskuratu duelarik 1,9 miliar eurorekin, eta 2017ko irabazia haundiagoa izanen dela diote enpresak eman informazioek.

Ekainaren 22an, MSAko buruzagitzak zion Frantziako laborarien erdiak 350 euroz petik irabazi zuela hilabetean 2016an, hain segur Danoneko buruzagiek egun erdiz irabazten dutena. Horrelako lan sariarekin, esne ekoizle batek 850 urtez lan egin behar luke Danoneko buruak erosten duen bigarren etxe hunen pagatzeko. Nola ez asaldatu holako gauzen aintzinean ? Duela zonbait urte oraindik, esne hazkuntzak baziren Arrangoitze, Arbona, Basusarriko alde huntan. Preseski, Danone bezalako talde haundiek bultzatu mondializazioak (dakarren alde bateko krisekin) eta lurrari buruz den presione azkarrak laborantxa bizia desagertarazi dute eskualde huntan. Departamenduan 700 esne etxaldez petik bada gaurregun, 1100 desagertu dira 2000 urtetik hunarat.

Ez dugu onartzen gure lan saria ebastea, ez eta gure lurren hartzea. Ez dakigu zergatik holako ixiltasuna baden gertakari hauen aintzinean.

Emmanuel Macron-ek gaur idekitzen dituen Etats généraux de l'Alimentation delakoek orekak finkatu beharko dituzte laborari eta agroindustriako eragileen artean, ekoizpen gastuen heinean bederen pagatuak izan gaiten.

Borondate politikoa eta tresna legislatiboak beharrezkoak eta urgenteak dira laborantxako lurraren desagertzeari buru egiteko ere. Besteak beste, behar dira :

  • laborantxa babesten duten eremuak (ZAP, Zones agricoles Protégées) plantan ezarri, tresna hau hautetsien eskutan da hirigintza dokumentuen egiteko,
  • Safer-aren prempzio eskubide partziala azkartu, lur ainitzekin egiten diren saltzeetan lurra bereskuratzeko,
  • bigarren etxe bizitzeri buruzko zerga hein azkarrenean aplikatu (%60) legezko eremuko herri guzietan (eta lan legislatiboa eraman zerga lurralde guzietan aplika dadin).

 

Harremanetarako :
Marie-Claire Leurgorry, ELBko lur taldeko kidea : 06-72-47-27-09 / 05-59-28-54-45
Dominique Amestoy, Lurzaindiako presidentea : 06-84-32-81-92
Andde Dubois, esne ekoizlea Lekornen : 06-70-28-06-41

 

« GFAM Lurra* ezagutu dut nere instalazioa baino askoz lehenago. 1989ko Lurraren bestan izan zen,  nere laborantza arloko BTS formakuntzaren urteetan. Momentu hartan ohartu nintzen : « GFAM-a existitzen bada, egun batez instalatzen ahalko naiz ! ». 10 urte berantago dut, Lohitzüne herrian atxeman dudalarik nahi nuen etxaldea, GFAM-a kontaktatu.

GFAM-aren laguntza gabe, 10ha lurren erosteko finantziamendua ez nuen sekulan bilduko. Horrezgain, lurren erosketa kolektibo desmartxa dut bereziki maitatu, ez baitut lurraren jabe izan nahi. Kolektiboaren laborari bat naiz eta buruan atxikitzen dut hemen girela iragaitzaz bakarrik.

Pedroniako etxaldean instalatua naiz Laborantza Biologikoan hastapenetik. Nere Pireneotako ahuntzak eta Alpesetako behi beltz esnedunak eskuz jeizten ditut eta gero esnea etxean gasnatzen dut. Maite dut kabala ainiztasuna ukaitea ; ahuntzak, behiak, oiloak, xerriak, xakur eta zaldiak eta horiek guziak osagarritasun batean, alhatzeko maneretan bezala. Elkartasunean lan egin nahian, gaur egun nerekin instalatu nahi duen pertsona bat xekatzen dut osagarritasuneko aktibitate batekin, okin, erlezain… elgarrekin ikasteko eta eraikitzeko segi dezagun. »

PEDRONIA ext 9

 « GFAM-a existitzen bada, egun batez instalatzen ahalko naiz ! »

 

IMG 1837PEDRONIA ext 1 2

 

Anitaren ekoizpenak nun atxemaiten ahal dira ? Fabrication fromage 2

AB gasnak

Tokiko salmenta Hazparne arte ; Donapaleuko AMAP eta merkatuan, Maule, Sauveterre eta Salies de Béarn.

Etxaldean bizitzeko eta laborantza lanak ezagutzeko egonaldiak :

www.orhantza.fr

 

 

 

 *Lurzaindia 2013ko GFAM Lurraren eboluzioa da

LURZAINDIA gaur egun :

  • 374 ha laborantza lur
    20 etxalde
  • 29 laborari
  • 3175 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook